Ate digital bat ondareari irekia

Tourseko San Martin eliza – Estavillo

Sarrera

Estavillo Zadorra ibaia begiratzen duen malda baten gainean kokatutako herri estrategiko bat da. Araban dokumentatuta dauden herrietatik zaharrenetarikoa da, izan ere, 871. urtean Okoiztako Done Bikendi monastegiko dohaintza batean ageri baita Stavellu izenpean. Bidegurutze batean kokatuta egoteak, besteak beste, Done Jakue eta Frantziako gorterako bideen artean, Erdi Aroan herriak izan zuen aberastasun maila azaltzen du. Honen erakusle, ondoko herriko, Armiñongo, lurrak erosi izana izango da, despopulatzetik libratuz. 1765. urtean bere garrantzia galtzen hasi zen, Postaseko bidea birplanteatu eta ibilbide berria Estavillotik Armiñondik zehar igarotzen hasi zenean. Horrela, Erdi Aroan bizi izan zuen garai oparoaren froga bezala bere parrokia paregabea daukagu, Tourseko San Martini eskainia.

Bideoa

360º Irudiak

Erromanismoaren hasiera Euskal Herrian

Erromanismoa XVI. mendean jaio eta Euskal Herrian zehar biziki zabalduko zen korronte estilistiko bat da. Bertako artistek, Errenazimendu italiarreko artistengandik, bereziki Michelangelorengandik, jasotako eraginean oinarritzen da, batez ere azken honen eragina liburu eta grabatuen bitartez zabaldu zen. Michelageloren eragina hain argia da, ezen figuretan artista honen keinu, adierazpen edo konposaketak erraz desberdintzen baitira, halaber, honen anatomia indartsuak, pertsonaia guztietan erraz antzeman ahal direnak. Estavilloko erretaula Euskal Herriko lehen artelan erromanista bezala hartzen da. 1567. urtean Pedro López de Gámizek, tailerra Miranda de Ebron zeukan eskultoreak, egin zuen. Laster bilakatu zen erreferente eta beraren estiloa Euskal Herri osoko eskultore eta erretaulagileek kopiatua eta imitatua izan da.

Antzinako Argazkiak

 

Tourseko San Martin eliza

Kanpoaldea

Dokumentuei esker badakigu Tourseko San Martin eliza jatorrian estilo erromaniko batean eraiki zela. Hala ere, estilo honen arrasto garbirik ez da mantentzen. Izan ere, XV. eta XVI. mendeen bitartean errenazimenduko lehen hastapenak hauteman ahal diren eliza gotiko batek guztiz ordezkatu baitzuen. Hain zuzen ere, eliza honen portada momentu honetakoa da, eta antzinako aberastasuna erakusten du janba eta arkibolten egoera txarra den arren.

Tinpanoan Deikundea protagonista nagusi daukagu. Bertan, Ama Birjina ikusten dugu liburuz beteta dagoen belaunaulki batean, aingeruak Kristoren ama izango delako berri ematen dion bitartean. Zitori loredun pitxer batek banaturik daude bi pertsonaia hauek eta, beraren gainean Jaikoak Izpiritu santua errepresentatzen duen usoa jaitsi arazten du. Bi pertsonaien arteko urruntasuna, eta hauen artean dauden hutsuneak, tinpanoa margotua izateko egin zela pentsarazten digu, erliebeei hondo bat eskaintzeko intentzioz.

Arku konopialaren goiko angeluan apezpiku bezala jantzita dagoen eta elizaren deitura nagusia den Toursek San Martinen irudi bat dago, eta, beronen gainean aingeruz betetako friso bat dago. Aingeru hauek pasioaren instrumentuak eramaten dituzte: Iltzeak, arantzazko koroa, lantzak…

Barrualdean

Barrualdean elizaren altuera eta tamaina ikusteak harritzen du, izar eta tertzelete gangez estalia. Hankaldean korua dago, XVII. mendeko obra, eta gotiko garaian eraikitakoa ordezkatu zuena. Hauen arrastoak oraindik mantentzen dira, hala nola, iparraldeko murruan mantentzen den eskailera bikaina. Bitxikeria bezala, koruaren sustatzailea, Juan Pérez, bere parean kokatua dago. Honen antzinako hilobia, jatorrian jarrera horizontal batean zegoena, leku honetan kokatu zen bere kapera pribatua kendu zen momentuan.

Erretaula

Erretaula bikaina barroko garaiko horma pinturek markozkatua dago. Hauetan Jaikoa, aingeruen artean uso formako Izpiritu santua, eta bi alegoria daude errepresentaturik: begiak estalita dituen Fedea kaliz eta gurutze batekin, eta Esperantza, aingura batekin. Ziurrenik margo hauek erretaulan dauden margoen garai berean margotu ziren, XVIII. mendean urreztatu eta margotuak, egin eta bi mende geroago.

Erretaularen erdiko kaleko eskulturetan apezpiku bezala identifikatzen den San Martin eta Jasokundea daude. Hauekin batera, frantziar apezpiku honen bizitza errepresentatzen duten erliebeak ere badaude. Hauen artean, kapa-zatiketa, Kristo agertzen zaion ametsa, bere zerbitzaria botak kentzen laguntzen dion momentua eta lapurren erasoa Alpeetan. Beste erliebe guztiak Kristoren kalbarioari egiten diote erreferentzia. Bestetik, mukulu biribileko erliebeen artean herrian baseliza propioa izan zuten San Roke eta San Sebastian ditugu, pestearen aurkako santuak.

Kalitate handiko beste erretaula bat ere aurkitzen dugu elizan, Sortzez Garbiaren kaperan. XVI. mendean Estavilloko parroko batek sortua, bertan Francisco de Ayalaren obra gordetzen da, Gasteizen tailerra zeukan eskultorea. Erretaula hau ez zen polikromatua izan eta bertan Sortzez Garbi bat dago. Honen alboetan bi erliebe daude, arimak pisatzen ari den San Mikel bat eta basamortuan dagoen San Joan Bataiatzailea. Erretaula koroatzen duen kalbarioaren bi alboetan, berriz ere, San Roke eta San Sebastianen irudiak aurkitzen ditugu.

XVII. mendean gaur egun galdutako beste kapera bat egon zen. Bertara sartzeko atea, San Joseren omenezko erretaula batek barrualderantz itxuraldatua geratzen da. Jatorrian bertan funtzio funerarioa zuten eskulturak zeuden kokaturik, gaur egun eliza osoan zehar sakabanaturik daudenak. Juan Pérezen irudia koroan gailentzen da, eta Martin eta Cristobal Pérezenak erretaula nagusiaren bi alboetan daude, otoizlari posturan. Kapilautza hau XIX. mendean desagertu zen, 1899. urtean bere eraispena gauzatu zelarik.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Archivo del Territorio Histórico de Álava.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!