Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

Estibalitzeko Andre Mariaren Santutegia

Sarrera

Estibalitzeko santutegia, Vitoria-Gasteizetik 10 km eskasetara kokatuta, Arabako lekurik ezagunena eta tradizio gehien daukana da. Estibalitzeko Ama Birjina 1941 urtetik aurrera Arabako zaindaria izan den arren, bereganako debozioa jada Erdi Arotik datorkigu. Izan ere, lekuak erabilpen eta funtzio asko izan ditu bere historian zehar: gaur egun galduta dagoen gaztelu eta monastegi baten kokalekua, Done Jakue bideko bidaiari eta erromesentzako ospitale, debozio handiko ermita eta, gainbehera garaian, XIX. mendean, inguruko herritar baten laborantza-biltegi eta etxe pribatua izan da. Denboran zehar izan dituen gorabeherak gorabehera, Estibalitzeko santutegia, Euskal Herriko erromanikoko bitxi eta erreferentzia-leku bat izaten jarraitzen du gaur egun arabar guztientzat.

Bideoa

360º Irudiak

Estibalitzeko irain-ordainketa

Kondairak dio Iruñeko errege Antso III.a Gartzes Nagusiak arabarrei maiatzaren 1ean Estibalitzeko santutegian beraien arteko liskar eta problemak ebazteko eskubidea eman ziela. Egunsentian, arazoak ebatzi nahi zituzten arabar guztiek elizara meza entzutera gerturatu beharko zuten, bertan apaizak modu baketsuan arazoak konpontzeko ohartarazten zituen. Akordiorik ezean, lehiakideak kanpora ateratzen ziren eta han duelua hasten zen. Honela, odola isuritzen zuen lehengoak borroka eta auzia galtzen zuen. Tradizio hau, “Jainkoaren epaiketa” deitutakoen edo ordaliasen oinordekoa, gaur arte ezin izan da modu dokumental batean berretsi. Asmakizun literario bat dela uste da, antzerkian ere bertsio bat duelarik. Hala ere, gaur egun hedapen handia dauka; izan ere, arabar guztiak, jada ez irainak garbitzera, baizik eta festa ospatzera joaten dira Estibalitzera maiatzaren 1ero.

Antzinako argazkiak

XIX. mende zail baten ondoren, santutegia suspertzeko beharra ikusi zen, eta tenpluari kultua ez ezik eliza erromanikoaren distira itzultzekoa ere. Izan ere, etengabeko zaharberritzeen garaia izan zen, argazkiek erakusten duten moduan. Hauetan ikusten da mendean zehar eraikuntzari erantsitako elementu historikoak desagertuz doazela. Haien artean, hegoaldeko murrura itsatsita zegoen erromesentzako ospitalea, garai neoklasikoan gehitutako sakristia, monasterioa eta eliza lotzen duen galeria edo 1941.urtean suertatutako urakanean erori zen kanpai-horma. Deigarria da ohartzea nola zaharberritze guztiak baino lehen, Estibalitzeko muinoa jendez hustutako eremu bat izan zen, eliza besterik ez zegoelarik, eta nola XX. mendean zehar gaur egungo konplexua ezarri zen, santutegia inguratzen dituzten zuhaitzak barne.

Estibalitzeko Andre Maria basilika

Portadak

XX. mende osoan zehar zaharberritze handiak izan zituen arren, Erdi Aroko elementurik gehienak oraindik ere mantentzen ditu. Adibidez, mendebaldeko portada. Gaur egun elizaren sarbide nagusia den sarrera hau, tokiz aldatu eta berreraiki egin zen 1927ko zaharberritzean bere jatorrizko tokitik sei metrora, elizari zabalera handiagoa emate aldera, hala ere, jatorrizko materialak eta diseinu gehiena mantendu egin ziren. Portada honen soiltasuna nabartzekoa da, batez ere oso apaindua dagoen Puerta Speciosa deitutako hegoaldeko portadarekin konparatuz gero.

“Puerta Speciosa”

Portada honen izena Ama Birjinaren omenez erromerietan elizara sartzerakoan abesten zen antzinako salmo batetik dator. Atearen dekorazio eskultorikoa egin zuten tailerren kalitatea harrigarria da. Zutabeetako fusteak lorez eta puntuz dekoraturiko erretikula eta saski formako dekorazioa dauka. Bestetik, kapiteleletan, landare dekorazioen artean gai figuratibo batzuk antzematen dira. Denboraren poderioz nahiko gaizki kontserbatuta dauden ateko janbetan dekorazio begetal serie batzuk ikusten dira. Eskuinaldeko janban, dekorazio begetal honen artean jarrera deseroso eta ezinezkoetan dauden pertsonaia batzuk ikusten dira. Bi janben goiko aldean bi pertsonaia nabarmentzen dira: balizko profeta bat, askotan San Juan bataiatzailea bezala identifikatua izan dena, eta Pantokrator edo Azken Epaiketako Kristo bat, bere bigarren etorreran gizateria epaitzen ari dena.

Testuingururik gabeko elementuak Puerta Speciosan

Estibalitzeko santutegiko aurrealdean testuingururik gabeko elementu batzuk daude. Hauek, kokapena eta estiloa direla eta, geroago kokatu zirela ondorioztatzen da. Elementu interesgarrienen artean Deikunde bat ikusten dugu, Gabriel arkanjeluarekin eta Ama Birjinarekin batera zutabe artean dagoen izurtutako hondo batean kokaturik. Eszena honen atzealdean, izkinan, elementu inkongruente batzuk ditugu, hala nola, gona altxatzen ari diren bi emakume, akanto hostoko kapitel bat eta harpia bat zeharkatzen duen gezi bat jaurtitzen duen zentauro eder baten erliebea. Portadaren beste aldean, izkinan, indar handiz kapitel bat sostengatzen ari den Atlante bat daukagu.

Hagaburuak

Higadura dela medio interpretatzeko zailak diren arren, Estibalitzeko santutegiak hagaburu multzo interesgarri bat mantentzen du. Puerta Speciosaren gainean, giza aurpegiak, elementu geometrikoak eta otso bat agertzen diren hagaburu-ilara bat ikusten dugu. Hauen artean deigarriena, beharbada, gizon bibotedunaren aurpegi batekin batera ageri zaigun munstro irudia da. Aipamen berezi bat behar du kanpai-hormako zutabetxoetako bat sostengatzen duen mentsulako irudiak. Bertan, irribarre horzdun zabal bateko buru borobil bat dago. Absideen aldeko hagaburu gehienak lauak dira, erdikoan aurki ditzakegunak salbu. Bertako hagaburuetan animalia batzuk ikusten ditugu, errealak nahiz fantastikoak, horien artean kapitel nabarmenena zakur moduan erabilia den sirenarena da.

Templuaren barnealdean

Barnealdeko kapitelak

Barnealdean bi kapitel mota aurkitzen ditugu: landare dekoraziokoa edo dekorazio figuratibokoa. Landare dekorazioa daukaten lau adibide hauek elizaren gurutzaduran daude, nabearen aldean. Hauetako bik elkarren antzeko diseinua daukate, izkinetako zitori hori eta hostoetan oinarritutakoa. Beste bi kapiteletan, kalitatezko filigranekin batera, adarren artean ezkutuan dauden aurpegiak eta animalia dekorazioak ikusiko ditugu.

Presbiterio aldean gai figuratiboko beste lau kapitel ditugu. Lehenengoan Jatorrizko Bekatuaren eszena kontatzen zaigu: bertan Adanek eta Evak debekaturiko fruitua jaten dute, eta hau egiterakoan, bere biluztasunaz lotsatzen dira. Jainkoak, goitik, ikusten du ez dutela bere agindua bete. Ondoko kapitelean, Paradisutiko kanporatzea ikusten dugu, eta nola Aingeruak bikoteari irteera seinalatzen dion eta hauek bultzatu eta kanporatzen saiatzen den. Beste kapitel batean gizateriak egindako beste bekatu batzuk erakusten zaizkigu, hala nola, diruzalekeria, berau deabru bat torturatzen ari den eta lepotik zintzilik diru zorro bat daraman gizon batek errepresentatzen du. Honen ondoan, emakumeen lizunkeriaren aurkako zigorra ikusten dugu. Emakume biluzi bat bezala errepresentatua ageri zaigu, honen bi bularrei hozka egiten igel eta suge bat ditugularik.

Azkenengo kapitela gizateriaren erredentzioa eta balizko salbazioari eskainia dago, Ama Birjina Deikundearen uneko eszenaren bitartez erakusten zaiguna. Eszenan aingerua eta Ama Birjina ageri dira, hauen gainean Espiritu Santuaren usoa, haiek biek sostengatzen duten kartelean hau irakurtzen da: AVE MARIA GRATIA PLENA.

Bataiarria

Bataiarria XII-XIII. mendekoa da. Bere kopan, arku batzuen artean, elkarren artean ondo desberdinak diren lau gizonen irudiak eta animalia multzo bat ikusi ahal dira, lehoiak, artzak eta arranoak, besteak beste. Bataiarriko kopa lau zutabetxok sostengatuta dago. Zutabetxo hauetako kapitelak, gaizki kontserbatuak, bataiarriko beheko aldea estaltzen duen hosto serie batean bukatzen dira.

Estibalitzeko Ama Birjina

Elizaren burualdearen erdian, posizio gailen batean, Estibalitzeko Ama Birjinaren tailua aurkitzen dugu. “Andramari” gisa ezaguna den tipologian, Ama birjina umea umearekin agertzen zaigu. Bere jatorria XII. mendearen amaieran edo XIII. mendearen hasierakoa da. Eraikuntzari berari bezala, bere antzinatasunak denboran zehar gorabehera ugari bizi araziko dizkio. XIX. mendean, eskultura partzialki txikitua, oso egoera txarrean kontserbatzen zen. Honek Villafranka herriko herritarrak premiaz jokatzera behartu zituen. XX. mendearen hasierako gogo berritzaileak bultzatuta, pieza biziki zaharberritua izan zen, eskulturari aurpegi, esku eta ume berri bat erantsiz. Gaur egun Arabako zaindaria izateaz gainera, arabatarren artean debozio gehien pizten duen irudi erlijiosoa da.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar