Ate digital bat ondareari irekia
Sarrera
Trebiñuko Billa Okako historia, XIII. mendetik aurrera Argantzunera lotuta dago. Azken honek Nafarroako Sancho VI.aren eskutik 1191an forua jaso zuenetik, Billa Oka bere herrixka bat bihurtu zen inguruko beste lau herrixkekin batera. Handik aurrera, Argantzungo historia partekatuko du. Gaztelako kondestableak zirenak, Velasco familiakoei Argantzun jaurerria eman zietenean, Billa Oka honekin batera joan zen.
Nobleziako familia handien eragina herrixka honen elizan nabaria izango da, bere kide batzuk artelan batzuen suspertzaile bihurtu baitziren. Herrixkaren kokapena ere, Araba zeharkatzen zuen Dona Jakue bidean, garrantzizkoa izan da, Argantzunen bere jardunaldia bukatzen zuten erromesek herrixka bisitatzera joaten baitziren.
Billa Okako egitarau kontrarreformista
Pedro Luis Echeverria Goñi eta José Javier Vélez Chaurri ikerlariek frogatu zutenez, Billa Okako elizako hiru erretabloetan aurkitzen dugun ikonografia, Manuel Agustín de Ondonak sortutako eta pentsatutako egitasmoa da. Argantzunen jaioa eta Gordejuela familiakoen jatorrikoa, pertsonaia hau Billa Okako apaiza izan zen. 1734an hiru erretablo eta koadru batzuk agindu zituen eta herrixkako Elizari oparitu zizkion, bere edukia zain handiz aukeratuz. Agertzen diren santuek, apaiza honen biografia eta bere mirespen pertsonalak irudikatzen dituzte, bereziki Kontrarreformako santu ospetsuenak, bera atxikituta sentitzen zenekin. Gizon hori elizako ordezkaria izanda, bere mezuak Kontrarreforma horren oinarrien zabalera zuela helburu egiaztatu dezakegu.
San Pedro Eliza
Kanpokaldea
San Pedro herriko eliza denboran zehar aldaketa ezberdinak jasan dituen eraikin bat da. Gaur egun ikusten ditugun atal gehienak XVIII. mendeko birmoldaketa baten ondorioak dira, gaur egungo itxura barrokoa eman ziotenak. Moldaketa hau egiteko aurreko eliza erromanikoko materialak erabili ziren, horregatik oraindik ikus daitezke garai hartako atalak hormetan aprobetxatuta. Agian, zehaztasun bitxienetariko bat, buruko bazter batean prerromanikoa den bi hutsuneko lehio baten berrerabilpena da, horizontalki kokatu dena.
Kanpai-horma
Kanpai-horma 1783an eraiki zen, aurrekoa txundituta gelditu ostean. Eliza barruan, zoruan eraikitzaileek egindako kanpandorrearen benetako neurriko itxura ikusten da oraindik. Ziurenik plantilla moduan eginiko marrazkia zen, bere gainean harlanduak elkarren artean ondo kokatzeko, iparraldeko hormara igo baino lehen. Kanpai behean, hegaztegian, bi irudi misteriotsuak daude munstro aurpegikoak eta zulo bat erdian, gargola moduan.
Portada
XVIII. mendeko arkupe behean, tenplu honetako erdi aroko arrastorik interesgarrienetarikoa dago: portada erromanikoa. Arkiboltetan zulatutako lore edo borobilak, zigzagean dauden marra zabalak eta lau puntako izarrak, leku honetako erromanikoko eredugarriak. Kapiteletan landaretza eskematikoa, espezie ezesagunaren lau hanketako animaliak eta aurpegi bat landaretzatik ateratzen ikus daitezke.
Portadan aro ezberdinetako polikromiak mantentzen dira bata bestearen gainean. Pigmentu urdinak eta horiak, arkuaren goiko partean dagoen gurutzearekin batera, barrokoko margoak dirudite. Hala ere, erdi aroko margoak somatzen dira beheko partean, gorri kolorekoak. Beste zehetasun bat ate-alboetan eta arkiboltetan dauden kontsakrazio gurutzeak dira. Erdi aroko gurutze hauek garaiko kontsakrazio erritual batekin dute zerikusirik, Araba eta Trebiñun oso arruntak ez zirenak. Eliza hau adibide bakarra da ingurune honetan.