Una puerta digital abierta al patrimonio

Gatzaga Buradongo Andre Maria Sortzez Garbiaren Eliza

Sarrera

Gatzaga Buradonen izenean bertan beraren historiaren arrastoa aurkitzen dugu. Gatzaga, XII. mendetik XIX. mendera arte dokumentatutako gertuko gatz ustiategi batengatik deitzen da, eta Burandon izenak 964tik ezaguna den Gaztelu bati erreferentzia egiten dio. Gaztelu hau, hasiera batean, musulmanen aurkako defentsa moduan, eta, gerora, XI. eta XII. mendeen bitartean Gaztela eta Nafarroaren arteko gudan parte hartzeko erabili zen. Hala ere, herri honen sorkuntza geroago izan zen, 1264. urte inguruan, Gaztelako Alfontso X.a Jakitunaren eskutik. Oraindik mantentzen dira garai honetan eraikitako harresiak, Aro Modernoan eta XX. mendean berreraikitze asko bizi izan badituzte ere. Horrela, Erdi Aroko herri hau, Araba osoan ederren eta hobekien mantendu diren herrietako bat da.

Bideoa

360º Irudiak

Oñatiko kondeen jauregia

Herri honen erdian, enparantza nagusiaren parean eta eliza ondoan, Oñatiko kondeen jauregia nabarmentzen da. Iraganeko distiraren lekuko da hondakin itzel hau. 1631 eta 1666 urteen bitartean eraikia, Gatzagan jaiotako Oñatiko Kondea zen Gebarako Iñigo Velezen jabetzan zegoen. Pertsonaia hau Felipe III eta Felipe IVaren gortean diplomazialaria izan zen, eta kontsul moduan Savoia eta Erromara egindako bidaietan Italian zeuden tendentzia artistiko eta arkitektonikoen berri izan zuen. Horrela, gustu hau bere jauregian ikusten da, italiar klasizismo bat hartzen duelarik. Zutik jarraitzen duten lau murru nagusiek Erdi Aroko antzinako dorrea inguratzen dute. Dorre honetatik Sarmiento eta Aiaratarrek herria gobernatu zuten, XIV. mendetik aurrera jaurgo bihurtu zelarik. Jauregi bat Erdi Aroko dorre baten inguruan eraikitzea ohiko gauza bat izan zen Aro Modernoan Arabako noble familien artean.

Antzinako argazkiak

Gatzaga Buradon denboraren poderioz bere esentzia mantentzea lortu duen herri bat izan da. Horregatik, XX. mendean harresiak bizi izan zuen zaharberritzearen ondoren ez da egon aldaketa handirik bertako ondarean. Hala ere, antzinako argazkietan ikusten dugun asfaltatu gabeko enparantzan Oñatiko Kondeen jauregia ez zegoen gaur egun dagoen hondakin-egoeran, izan ere, teilatua oraindik mantentzen zuen. Bestalde, elizaren barrualdean, antzeko itxura mantentzen badu ere, aldaketa batzuk ikusi ahal dira. Argazkietan Juana de Acuña y Enríquez eta bere senarra zen Pedro Vélez de Guevararen berpizkunde garaiko hilobiak presbiterioaren bi aldeetan daude, koru azpira mugitu baino lehenago izan zuten kokalekua, hain zuzen ere.

 

Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza

Kanpoaldea

Jatorrizko elizatik, XIII. mendekoa, herria sortu zen momentukoa, ez da arrastorik ailegatu. Gaur egun mantentzen dena XVI. mendekoa lantegia da, ondorengo gehigarri eta berritze batzuk izan dituena. Elementurik nabariena barroko garaiko dorre bikaina da, elementu dekoratiboz betea, kupula txiki batean bukatua. Honen altuerak harresien eta Oñatiko kondeen jauregiaren gainetik gailentzen du.

Eraikuntza honen elizpea XVII. urtean eraiki zen eta oso kutsu klasizista bat gordetzen du. Bertan piramide batzuetan bukatutako frontoi triangeluar bateko horma-hobietako batean Birjina Sortzez garbiaren irudi bat daukagu.

Barrukaldea

XVI. mendeko izar-itxurako gagek estalia, elizaren barrualde zabala daukagu. Burualdean, aldare nagusia dago, guztiz urreztaturiko erretaula rokoko baten aurrean zenbait figura nabarmentzen dira. Erdialdean Ama Birjina daukagu, alboz-albo San Petri eta San Andres dituelarik, goialdean Betiereko Jaikoa gailentzen da. Predelan erliebedean bi eszena ditugu, Artzainen eta Erregeen gurtza. Erretaula honek kalitate eskaseko birmargotze bat jasan zuen, irudien berezko kalitatea ezkutatzen duena.

Erretaula gehiago ditu elizak, nabean zehar ez ezik gurutzadurari forma ematen dion alboko bi kaperetan ere kokatuak. Eskuinaldean Kristo sainduaren erretaula daukagu, eta ezkerraldean Errosarioaren Ama Birjinari eskainitakoa. Erretaularik deigarriena Purgatorioko Animei eskainitako erretaula izan liteke. Mihise batean, kondenatuek beren burua Frantzisko Asiskoa eta Domingo de Guzmánekin dagoen Karmengo Ama Birjinari gomendatzen diote.


Honen parean XVII. mendeko erlikia-ontzi-erretaula bitxi bat ikusten dugu oso egoera onean ez dagoena. Erdiko atean San Primo eta San Joan Batailatzailearen erlikiak gordetzen ziren. Gaur egun dituen eskulturek, hala ere, beste erretaula batzuetatik ekarriak, San Roke, San Sebastian eta San Karlos Borromeo errepresentatzen dituzte.


Badago Burdin hesiz inguratutako kapera bat, Bakardadearena izenekoa, non Aste Santuko prozesioetarako erabiltzen ziren irudi guztiak aurkitzen diren. Bertan,Kristo etzan bat dago, besoak tinko dituelarik Estaistea modu teatral batean errepresentatzeko intetzioarekin egin zen. Bere ondoan, Bakardarearen Ama Birjina, zigortze bat eta gurutzea ematen ari den Kristo bat ere gordetzen dira bertan.

Hilobiak

Edonola ere, eliza honek duen harribitxi eztabaidaezina Juana de Acuña eta Enríquez eta Pedro Velez de Guevararen hilobiak dira. Gaur egun, koruaren azpian daude, nahiz eta tenpluak hainbatetan mugitu zituen. Hasiera batean, bata bestearen ondoan egon ziren, aldare nagusiaren ondoan, baina, ondoren, aldare horren bi alboetan kokatu ziren, duela gutxi, koruaren azpian euren egungo kokapena aurkitu zuten arte.

Doña Juana 1559an hil zen, bere senarra baino zortzi urte geroago, eta bere testamentuan hilobi zoragarri hauek egiteko agindua eman zuen, Araban mantentzen diren berpizkunde garaiko onenetako batzuk. Horien egiletza ezezaguna da, baina haien kalitate handia eta dituzten xehetasun eskultorikoen kantitatea direla eta, susmatzen da inguru hartan une horietan lan egiten zuten artista nagusiak, Felipe de Bigarny edo Berruguete, kasu.
Juana de Acuña y Enríquez garaiko dama altu bat bezala jantzita dago, ilean bildutako elaboratu batekin, luxuzko soineko batekin eta bular gainean dituen bitxiekin. Eskuetan liburu bat eta arrosario bat ditu, eta oinetan miniaturazko dama bat eta txakur bat dago. Alboetan, aingeruek eusten dioten leinuko armarri bat ikus daiteke.

Pedro Velez de Guevara zaldunez jantzita doa, armadura osoarekin eta ezpata bat eskuen artean duela. Bular gainean, Santiagoren gurutzea nabarmentzen da, bizi izan zen ordenakoa. Bere armadura, Errenazimenduko elementu apaingarri tipikoen erakusgarri bat da, non lehoiak eta aurpegiak bereizten ditugun artikulazioetan, uhaletan eta a candelieri-erako era guztietako xehetasunetan. Bere azpian ezkutari txiki batek kasket bat eusten du. Albo batean, Joana Acuñakoak bezala, aingeruek eusten duten ezkutu batek, bere familia identifikatzen du.

Erromesen ospitalea

Ez ziren izan Gatzaga Buradonen gerorako arrastoa utzi zuten hiribilduko jaun bakarrak. Andre Maria Sortzez Garbiaren elizatik oso gertu, XIV. mendeko ospitale zahar bat dago oraindik, Maria Sarmiento eta Fernan Perez de Ayala senar-emazteek sortua. Bere denboraz hobekien hornitutako ospitaleetako bat izan zen, eta Done Jakue bideko txiroak, gaixoak eta erromesak zaintzen zituen. Fatxada nagusian, jatorrizko portada eta oso eraldatutako leiho gotiko bat mantentzen da oraindik.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Archivo del Territorio Histórico de Álava (G. López de Guereñu).

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!