Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

Andre Mariaren Jasokundearen eliza – Argantzun

Sarrera

Argantzun, Trebiñuko konderrian kokaturik, Arabako hiribilduetatik hobekien gordetzen denetako bat da. Argantzungo gazteluaren babespean sortua, Nafarroako Antso VI Jakitunak eman zion herriari forua 1191. urtean. Hala ere, hasieran erret herria izan arren, gerora botere handiko Belaskotarren familiari jaurgotzan eman zitzaion. Herri honen alde zaharrak antzinako arrasto hauen adibide asko ditu gaur egun, hala nola, hiribilduaren jatorrizko hiru kaleak, antzinako harresien zati bat edo Zadorra ibaia igarotzen duen zubia. Kanpoaldean, herriaren hegoaldeko atean, San Joan Bataiatzaileari eskainitako erromes ospitale bat aurkitzen dugu. Hau, XVIII. mendeko eraberritze baten ostean, gaur egun Antioko Andra Mari baselizari atxikia geratu zen. Gainera, herriko kaleetan oraindik ere ikusgarriak diren jauregi eta arkitektura zibilak gordetzen dira, antzinako herritar haien boterea agerian uzten dutelarik.

Bideoa

360º Irudiak

Belasko eta Gordejuelatarren babesa

Andre Mariaren Jasokundearen eliza ez litzateke berdina izango XV. eta XVI. mendeetan hiribilduan bizi izan ziren bi familia handien parte hartzerik gabe. Belasko eta Gordejuelatarrei buruz ari gara, alegia. Belaskotarrak hiribilduko jaunak izan ziren eta botere handia pilatu zuten, Gaztelako Kondestableak izatera ailegatuz. Familia honetako kide batek, ziurrenik Juan Fernández de Velasko apezpikuak, eliza honen gangak ordaindu zituen, bertan familia armarria ikusten delarik. Bestetik, elizaren burualdea familiarentzako panteoi gisa kontzebitu zuen, azkenik egitasmoa gauzatu gabe geratu zen arren. Presbiterioan lurperatuak dauden bakarrak Juan Gordejuela Ibarguen eta Mariana Villalobos senar-emazteak dira, zeintzuek Pedro López de Escoriaza xantreari horma-hilobi manierista erosi zioten. Senar-emazte hauek plaza nagusian dagoen jauregi errenazentistaren jabeak izan ziren, bertan, eraikuntzaren aurrealdeko tondo banatan bikotearen erretratuak ikusten direlarik.

Antzinako Argazkiak

Argantzungo elizaren antzinako argazkietan duela gutxiko aldaketa batzuk ikusi ahal dira. Gaur egun ageriko harria erakusten duten hormak orain dela hamarkada gutxi marruskatuak izan ziren, eta, hau dela eta, apaintzen zituzten jatorrizko margoak galdu egin ziren. Hala ere, hirurogeiko hamarkadan egindako argazkietan hormak estaltzen zituzten harlandu zatiz osatutako kareztadurak antzemangarriak dira oraindik. Bestetik, koruan aldaketa handi bat ikus daiteke. Bertara igotzeko eskaileren ondoan, eraitsitako estruktura batek sostengatzen zuen organo bat zegoen. Erretaula ere oso deigarria da, Antioko Ama Birjina ez dago (ziurrenik garai honetan jatorrizko ermitan kokatuta zegoen) eta, bere ordez, Kristoren taila bat aurkitzen dugu horma-hobian.

 

Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Kanpoaldea

Andre Mariaren Jasokundearen eliza arkitektura gotiko berantiarraren eredu bikaina da. Garai batean babes funtzioa izan zezakeen behar izatekotan. Hau mendebaldeko fatxadako dorreetan antzeman daiteke. Hauetako baten gainean kanpandorrea eraiki zen, orratz barroko batean bukatua izan zena. Portadan arku konopial bat aurkitzen dugu, eta, barneko tinpanoan, Umearekin dagoen Andre Mari bat dago, aingeruz beteriko errezelete gotiko baten azpian. Arkuaren kanpoaldean San Petri eta San Pablo, alboz-albo, gurutzatuak dauden giltzen ondoan daude. Bukatzeko, portada honen gainean trazeria gotiko dotorez beteriko galeria bat ikus daiteke.

Mendebaldeko portada ez da Jasokundearen elizak daukan bakarra. Enparantzarantz sarrera gotiko berri bat irekitzen da. Kapitel eta gainarkuan motibo begetalez osaturiko arkiboltak daude, non dekorazioa gotiko berantiarrean ohikoak diren kardina-hostoak ikusi ahal diren. Horman Deikunde bat aurkitzen dugu: Erlikia-ontzi baten ondoan dauden Gabriel goiaingerua eta Ama Birjinaren irudiak zitori-lorezko loreontzi batek banatzen ditu, Ama Birjinaren araztasunaren sinbolo.

Tenpluaren barrualdea

Barrualdean eraikuntzaren tamainak harritzen gaitu. Hiru nabeetan banatuta dagoen eliza bat izanik, nabe nagusia XVI. mendeko tertzelete-ganga miresgarri batek estaltzen du. Bertan ikusiko ditugu trebeziaz landutako giltzarriekin, Belaskotarren armarria, santuak, Kristo inguratzen duten Tetraforfosa edo lau ebanjelariak… baina guztien artean aipagarriena Ama Birjinaren Jasokundea dago, hamabi aingeruz inguraturik, jatorrizko margoaren arrastoak oraindik mantentzen direlarik.

Korua

Korua errenazimendu bete-betean egindako lana da. Beronen aurrealdean San Petri, San Pablo eta Ama Birjinaren Jasokundea zizelkatuak daude. Gainkoruak, halaber, adierazgarriak diren giltzarri bilduma bat mantentzen du bere zapaiko bi gangetan. Giltzarri nagusian maiestatean dagoen Kristo aurkitzen dugu. Irudia inguratzen, ebanjelariak, Elizako Gurasoak eta apostoluak. Bestetik, beste giltzarrian, Ama Birjina umearekin gailentzen da, hainbat santak hau inguratzen duten bitartean.

Erretaula

Alabaina, elizaren elementurik deigarri eta ikusgarriena erretaula da. Gaur egun egilea ezezaguna bada ere, Euskal Herrian estilo platereskoko eredurik bikain eta handienetarikoa da. Kutxatilategi forma batean egituratua, kale eta pisu ezberdinak banatzen dituzten lauki bakoitzak hiru ziklo handi errepresentatzen ditu: Kristoren Erredentzio eta heriotza, Jesusen ama gisa Ama Birjinaren bizitza eta Ama Birjinaren bizitza bere jaiotzatik bere heriotza edo Iragaitzara arte. Gainera, santuak, Elizako Gurasoak eta bestelako figura erlijiosoak ikusi ahal ditugu kale hauen artean. Nabargarriak dira oso Kristo hilaren aurreko Erosta eta Kristoren Hileta santua, edo erdialdeko Ama Birjina umearekin eta Jasokundea bezalako erliebe narratibo handiak.

Erretaula tinpano forma daukan atiko batean bukatzen da, bertan, dramatismoa ematen dion mugimenduzko eszena eta irudiekin, Kalbario handi bat dago erakusgarri. Jerusalem hiriko izar-hondo batean, bi lapurren artean, Gurutzilkatua ageri da. XVI. mendeko modaren arabera jantzitako jarraitzen duten bi soldadu erromatar gurutzeak inguratzen dituzte, izkina batean Ama Birjina zorabiatuta erortzen den bitartean. Honek eszenari hunkigarritasuna eskaini eta izaera limurtzaile bat ere ematen dio.

Erretaula honen barrualdean XIII. edo XIV. mendearen hasierako Andra Mari edo Ama Birjina umearekin deitutako irudi bat dago. Antioko Ama Birjina bezala ezagutzen da. Mendeetan zehar hiribilduaren kanpoaldean kokatzen den baselizan gurtua izan zen, gaur egun eraikuntza honek, eraldaketa askoren ostean, zutik jarraitzen du deitura berdinaren pean. Kalitate handiko irudi bat da eta jada Euskal Herrian, Nafarroan eta Errioxan ezaguna den tipologia, Ama Birjina umearekin, jarraitzen du.

Gordejuelatarren hilobiaren kalitateak ere harritzen du, non, errenazimendu manieristaren garaiko obra honetan, taulamenduan sakontasuna emateko nahita egindako deformazioak ikusi ahal diren. Jatorrian Pedro López de Escoriazaren, Gasteizko Santa Maria Katedralaren xantrearen, mandatua izan zen, horregatik gaur egun bere armarriak bertan mantendu egiten dira, hogeita hamar urte geroago Gordejuela-Villalobos senar-emazteek erosia izan arren. Behealdean gordetzen den sarkofagoaren gainean aingeruek sostengatutako kartela bat mantentzen da, alde banatan San Petri eta San Pabloren irudiek biribiltzen dutelarik. Hurrengo estaian pietate bat aurkezten da, Magdalena eta San Joanekin batera. Goialdean, ordea, Ecce Homo-aren erliebe bat dago Fede eta Esperantza alegorien errepresentazioek osatua.

Kokapena

A digital gate open to heritage

The church of Our Lady of the Assumption – La Puebla de Arganzón

Introduction

La Puebla de Arganzón, located in the County of Treviño, is one of the best preserved towns in Álava. Founded under the shelter of the castle of Arganzón, Sancho VI of Navarre, the Wise, was the king in charge of granting the fuero to his population in 1191. However, despite its beginnings as a free town, it subsequently became part of the manor of the powerful Velasco family. Its historical centre keeps important vestiges of that past, such as the design of the three original streets of the town, part of the primitive walls or the bridge over the Zadorra river. Outside the south gate of the town, we find a pilgrim hospital dedicated to Saint John the Evangelist, which, after a renovation on the 18th century, is attached to the hermitage of Our Lady of Antigua. In addition, the streets still maintain colourful civil and palatial buildings that show the power of their former neighbours.

Video

360º Images

The patronage of the Velasco and the Gordejuela families

The church of Our Lady of the Assumption would not be the same without the participation of two of the great families that lived in the town during the 15th and 16th centuries. These are the Velascos and the Gordejuelas. The Velascos were the lords of the town and amassed great power, even becoming Constables of Castile. One of their members, probably the bishop Juan Fernández de Velasco, defrayed the vaults of the church, in which we see the family’s coats of arms, and conceived the apse as a family cemetery that was not finally carried out. The ones that are buried in the presbytery are the couple formed by Mariana Villalobos and Juan Gordejuela Ibargüen, who bought their mannerist wall tomb from the precentor Pedro López de Escoriaza. This married couple were the owners of the Renaissance palace near the main square, where we see their portraits on both tondos of the facade.

Old photographs

En las fotografías antiguas de la iglesia de La Puebla de Arganzón se perciben algunos ligeros cambios de época reciente. Los muros, que hoy en día muestran la piedra a la vista, fueron rascados hace pocas décadas, con lo que se perdieron las pinturas históricas que los decoraron. En las fotografías, tomadas en los años sesenta, todavía se pueden ver los encalados con despieces de sillares que taparon las paredes. Por otra parte, percibimos en el coro un cambio fundamental. Cerca del acceso a la escalera existió un órgano sostenido por una estructura que fue desmantelada. Llama la atención también el retablo, donde no encontramos la Virgen de la Antigua (probablemente en esas fechas estaba en su ermita de origen) sino que preside la hornacina una talla de un Cristo.

 

The church of Our Lady of the Assumption

Outside

The temple of Our Lady of the Assumption is a magnificent example of Late Gothic religious architecture. It is possible that it had a certain defensive function in case it was necessary, as it can be deduced from the towers on the west facade. The bell tower was built on one of them, which was crowned with a high quality baroque spire. On the facade we find an ogee arch with a tympanum in which a fine carving of the Virgin Mary with Child stands out, under a Gothic baldachin surrounded by angels. On the exterior of the arch Saint Peter and Saint Paul flank a coat of arms with crossed keys. Over this facade we can see a gallery with elegant Gothic traceries.

The west facade is not the only one on the church of Our Lady of the Assumption. A new Gothic access opens towards the square, formed by a series of archivolts with plant motifs on the capitals and on the discharging arch, where we see the typical thistle leafs of the Late Gothic decoration. We can see an Annunciation on the wall: the figures of the Angel Gabriel and the Virgin Mary next to a prie-dieu are separated by a vase with madonna lilies, a symbol of the chastity of the Virgin.

Inside the temple

Once inside we are taken aback by the dimensions of the building, distributed in three naves. The central one is covered by some impressive 16th century vaults of intermediate ribs with keystones decorated with great mastery, in which we see the coats of arms of the Velascos, saints, a Christ surrounded by the Tetramorph or the four evangelists… Above all, however, the one that represents the Assumption of the Virgin stands out, surrounded by twelve angels in which remains of the original polychromy can be found.

The choir

The choir is a completely Renaissance construction carried out with great mastery, in whose front the sculpted figures of Saint Peter, Saint Paul and the Assumption of the Virgin appear. On the area below the choir we can also see an interesting set of keystones on both vaults. On the main one, we see a Christ in Majesty surrounded by evangelists, fathers of the church and apostles, whereas Virgin with the Child preside over the smaller one, surrounded by female saints.

The altarpiece

Nevertheless, the most remarkable and spectacular element of the church is the altarpiece. Its author is unknown to date, and it is one of the highest quality and largest models of the Plateresque style in the Basque Country. Conformed as a pigeonhole, in each of the grids that delimits its vertical and horizontal sections we find luxurious scenes that have to do with three great cycles: the Redemption and death of Christ, the life of the Virgin as Mother of Jesus and the life of the Virgin from her birth to her death or Dormition. Besides, the quirks house a multitude of saints, doctors of the church and other religious figures. The large narrative reliefs of the Lamentation over the Dead Christ and The Entombment stand out, as well as the central figures of the Virgin with the Child and the Assumption.

The altarpiece reaches its highest point with a large attic in the form of a tympanum that shows an immense Calvary riddled with action scenes and figures in motion that give a great drama. Over a starry night background on the city of Jerusalem, the Crucified stands between the two thieves. Roman soldiers dressed with 16th century clothes surround the crosses while the Virgin Mary faints on a corner, generating a striking scene with great persuasive power.

Inside this altarpiece, an image of the late 13th or early 14th century of the Virgin with the Child (or Andra Mari) stands out. It is known as the Virgin of Antigua. For centuries she received worship on the hermitage outside the town, which survives dedicated to her after many alterations. It is a greatly crafted carving that belongs to a widely known type of Virgins with Child, mostly found on the Basque Country, Navarre and La Rioja.

The sepulchre of the Gordejuelas

The sepulchre of the Gordejuelas is also remarkable for its quality, a mannerist Renaissance work in which the deliberate deformations of the entablature can be appreciated to generate a sense of depth. It was originally ordered by Pedro López de Escoriaza, precentor of the Cathedral of Santa María of Vitoria. This is the reason why it still preserves his coats of arms, although it was acquired by the Gordejuela-Villalobos couple thirty years later. The lower part preserves the sarcophagus over which a cartouche held by angels can be seen, crowned by the figures of Saint Peter and Saint Paul at both sides. On the next floor, a Pietà is accompanied by the Magdalene and Saint John and, on the top, a relief of the Ecce Homo is complemented by the allegories of the Faith and the Hope.

LOCATION

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!