Ate digital bat ondareari irekia

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Alaitza)

Sarrera

Alaitza herri txikian Euskal Herriko elizarik harrigarrienetariko bat dugu. Kanpotik, abside erdi borobil bat, nabe bi eta elizpe bat dituen tenplu erromaniko bat ikusten dugu. Hala ere, benetako aberastasuna barruan aurkitzen dugu, erdi aroko oso misteriotsua den xehetasun handiko margo zabal bat topa dezakegu. Dokumentuetan agertzen den herriaren lehenengo informazioa 1257an topatzen dugu “Halayça” izenpean. XIV. mendetik aurrera informazioa biderkatzen da. Momentu horretan berrikuntza garrantzitsuak egingo dira elizan.

Bideoa

360º Irudiak

Margoen aurkikuntza

Laurogeigarren hamarkadan, Juan José Lecuonak, herriko apaiza zena, eskailera bat hartu eta labana txiki batekin, absidea estaltzen zuen kare geruza askatzen hasi zen. Bere harridurako, irudi handiago baten zati txikia zirudien zaldi baten irudia agertu zen. Berehala hasi ziren tenpluaren zaharberritze lanak gaur egungo margoak ezagutarazi zituztenak. Galdutako zatiak (eta ondorengo suntsipenak, XIX. mendean egindako argi zuloa, adibidez) eta irudi osoa betetzeko asmoz, margo laranja erabili zen margo bien (zaharra eta berria) arteko ezberdintasuna bermatuz.

Antzinako argazkiak

Alaitzako argazki zaharrek azken hamarkadetan eliza honek jasan dituen aldaketa garrantzitsuak erakusten dituzte. Argazkietan garai batean absidean zegoen erretaula ikusten dugu eta absidean ireki zen argi zuloa ere ikusten da. Argazki guztietan horma txuriak, karez estaliak, ondoren agertuko ziren irudirik gabe agertzen dira. Era berean, kanpotik , laurogeigarren hamarkadan bota zen hegoaldeko hormari atxikitua zegoen apaiz etxea ikusten da.

 

Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Absidea

Absidearen kanpoaldeko horman antzinako hilarri erromatar bat kokatuta dago, inguruko elizetan ohikoa zenez (Okariz edo Durruma Donemiliagan gertatzen den bezala) eta lurralde honetan antzinako erromatarren izatearen froga bezala balio du.

Tenpluan sartzeko portada bi daude, adin berekoak (XII. eta XIII. arteko mendekoak) erromaniko berantiarrak biak. Bere garaian atxikitutako apaiz etxea dela eta, elizaren sarrerako atea, xake itxurako dekorazioarekin, suntsituta dago goiko partean

Tenpluaren barrualdea

Behin barruan, elizak bi nabe ditu, eskuinekoa ezkerrekoa baino estuagoa da. Arkuak mentsuletan sostengatzen dira. Iparraldeko hormakoak ordez zutabeetan sostengatzen dira. Ikerketa arkeologikorik gabe zaila da jakitea nabe biak garai berekoak diren edo atxikitutako nabea berantiarra den. Bataiotegia alboko nabean izan zen hasiera batean, Pedro eta Pablo eskultura barrokoekin batera. Gaur egun elizaren oinetan daude pieza guzti hauek.

Erretaula, XVII. mendekoa eta alboko nabean dagoena, Ama Birjinaren Jasokundeari dedikatua dago eta hasiera batean absidean izan zen, irudiak estaltzen.

Margo gorriak

Elizaren margoei buruz hitz egin baino lehen, bi epe oso ezberdin bereizi behar dira. Absidearen goiko partean, presbiteriotik gora, margo originalak daude, zaharrenak. Inposta marra horretatik behera (inposta barne) bigarren epe batean garatu ziren margoak, XIV eta XV mendeen artean. Epe horretan tenplu osoa apaindu zen, adibidez, hegoaldeko leihoaren ingurunean ikus daitekeen zatitze eta landare dekorazioa, buztingorri kolorekoak.

Lehenengo etapa (XII. mendea)

Margo hauek sortu zirenetik, teoria anitz egon dira. Gehien errepikatu den bat, XIV. mendean kokatzen ditu margo hauek eta Naiarako gudarekin lotzen ditu irudiak. 1367an gertatutako guda bat da. Bertan Gaztelako Pedro Iak, Printze Beltzari (Galeseko printzea eta Akitaniako Dukea zena) laguntza eskatu zion, Ehun Urteko Guda zela eta, Frantzian bere armada boteretsua zuelarik. Tropa horiek Salvatierra hiriburutik gertu pasatu ziren eta hori dokumentuetan agertzen da. Hori dela eta, historialariek pentsatu zuten Alaitzako margoek horrekin zerikusirik zutela. Hala ere, bataila horren data oso berandu izan zen eta ezin da margoekin inongo harremanik justifikatu.

Alaitzako margoak bereziak badira ere, lurralde honetan, adibide anitzeko garaiko arte korronte baten barruan koka ditzakegu. Arabako XII-XIII. mendeko elizetan kare kapa batekin estaltzen zen horma eta horren gainean hori eta gorri koloreko dekorazioak ezartzen ziren. Dekorazio lehenengo kapa hori Legardan, Gopegin, Añuan, Arbulun eta Obekurin (besteen artean) ikus daiteke. Berez, korronte edo ohitura hori kontuan hartuta, Alaitzako elizan aurkitzen dugun dekorazioa ere tenpluaren eraikuntzaren bukaeraren garaikoa dela pentsatzen dugu.

Obekuri

Añua

Arbulu

Lurraldean dauden eta data ezagutzen dugun ezaugarri berdintsuen eraikuntzekin konparatuta, eliza honen margo gehienak XII. mendean egin zirela baieztatu dezakegu. Horregatik, ezin dugu onartu eliza bukatu eta 200 urte beranduago, Naiarako guda gerta zenean, gangak betetzen dituzten irudiak egin zirenik. Gainera, froga daiteke soldaduek eramaten dituzten armak XII. mendekoak direla eta ez Printze Beltzaren armadarenak

Sekuentzia piktorikoa

Jarraian, margoen konposaketari buruz hitz egingo dugu. Azalpen hau proposamen bat baino ez da, margo hauek era eta ordena ezberdinetan irakur baitaitezke:

Absideko arroaren konposizio-eskema

Gazteluaren setioa. Gaztelua muino baten gainean eraikia dago urkabe batzuen gainean eta egurrezko korridore batzuekin inguruan. Pertsonaia batzuk astamakilekin, baleztekin, likidoak eta harriak jaurtitzen dituzte.

Zaldunak. Behealdean, zortzi zaldun (lau alde bakoitzean) setioa praktikatzeko prest daude. Ezkerrean, dotore jantzita (bai bera eta bai bere zaldia), errege koroadun bat agertzen da, zutoihal nagusia daramana.

Soldaduak eta zentauroa . Erregearen gainean, oinezko soldadu batzuk zaldunei erasotzen saiatzen ari direla dirudi. Armamentu militarra daramate. Horien artean zentauro bitxi bat agertzen da. Bere sinbolismoa oso eztabaidatua izan da (irudi kristologikoaren kontsideraziotik gaizkiaren irudiraino).

Hileta. Lerro batek gaztelua eliza batekin lotzen du, non pertsonaia batzuk, bizkarrean hildako bat eramaten dute. Elizan, kanpai-jole batek indarrez jotzen ditu kanpaiak.

Emakumeen prozesioa. Eskuineko zaldunen gainean, emakume prozesio bat (bakoitzak elementu ezberdin bat daramala) ikusten da. Prozesio hau, barruan bi emakume dituen eraikin batean bukatzen da.

Guda eszena. Oilar handi baten gainean, zaldun bat orein bat harrapatzen saiatzen ari dela dirudi, baina bere armamentuak adierazten digu ez dela ohiko ehiza-eszena bat, baizik eta borrokaren une bat.

Presbiterioaren gangen konposaketa

Erditzea. Ezkerrean, ukitu bat daukan ezkondutako emakume bat ume bat erditzen ari da. Azpian balde bat ikusten da, garai hartako erditzeetan erabiltzen zena.

Prozesioa. Eskuetan eskaintza bat daramaten emakume ildaskatuen prozesioa eliza batera hurbiltzen ari da. Guztiek jantzi aberatsak dituzte, klase sozial altuari erreferentzia egiten diona..

Eraso saiakera. Gizon bat aizto edo ezpata handi batekin eraso bat geldiarazten ari dela dirudi.


Presbiterioko gangaren konposizio-eskema (epistolaren aldean)

Beheko zerrenda. Etxeko animaliak, hala nola behiak eta zaldiak.

Bigarren zerrenda. Erromesak (agian erlijiosoak, gurutze bat duen makila bat daramatelako).

Hirugarren zerrenda. Militar itxura daukan adar-jolea. Gerrian ezpata bat darama

Bigarren etapa ( XIV-XV. mendea)

Elizak erreforma garrantzitsu bat jasan zuen XIV. mendeko bukaeran eta XV. mendeko hasieran. Ez dago dokumenturik frogatzeko, baina xehetasun handiko apainketa bat jaso zuela nabaria da. Landare dekorazioa, ordez, absidean aurkitzen ditugun irudien antza dute. Horregatik ondoriozta dezakegu, dekorazio berria egin zenean, zaharra ikus zitekeela eta elkarren arteko oreka bisual bat bilatu zela apaintzerakoan.

Inzkripzioa (XIV-XV mendea)

Inposta marraren beheko partean bigarren garai honen inskripzio bat dugu. Mollà i Alcañizen ikerketaren arabera, inskripzioa XV. mende erdikoa da, Tomas Akiniko Deunak idatzitako Corpus Christi mezaren antifona batetik aterata da. Honako itzulpena du: “ Fruitu salutiferoa Jaunak eman zuen bere heriotzean guk jateko” eta “ken ezazu… jaunarentzat… eta biluzik (a) gehenna”. Lehenengo zatiak, Kristoren heriotzari buruz hitz egiten du askatzaile bezala. Gai hau (bekatuen askatasuna eta gizadiaren askatasuna Kristoren sakrifizioa gurutzean dela medio) ez dago urrun Gazeon agertzen den irudien konposaketatik. la gehenna”.

Azkenik, merezi du tenpluaren oinetako leihate bitxiari begiratzea. Bigarren fase honetako obra ere bada. Leiho sareduna da, eremu laiko bati dagokiona (jauregi eta etxe pribatuetan ohikoa) eta ez eliza bati. Elementu arkitektoniko honek funtsezko arrastoa ematen digu ulertzeko, probabilitate maila handiarekin, eliza, bere sorreratik XV. mendean barneratzen den garai aurreratu bateraino, tenplu pribatu bat izan zela. Ez da harritzekoa eliza horien patronatu laikoa, izan ere, asko dira dokumentuetatik abiatuta ikas daitezkeenak.

KOKAPENA

Argazki-kredituak:

Egungo argazkiak: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

Antzinako argazkiak: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar