Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

Kiltxanoko San Pedro Ermita

AURKIBIDEA

  • Sarrera
  • Bideoa
  • 360º Irudiak
  • Elizaren zaharberritzea
  • Antzinako argazkiak
  • Ermitari buruz
  • Kokapena

Sarrera

Argomaizetik gertu dagoen muino txiki batean, paradoretik ez oso urrun, Kiltxanoko San Pedro ermita erromanikoa aurkitzen dugu. Bere lehen aipamena XI. mendekoa izan daitekeen arren, toki honi buruz dugun lehen albiste dokumentala 1257koa da, bertan Gultziano herria izendatzen baita. Eliza hau izen bereko herrixka bateko parrokia zaharra izan zen. Arrazoi eta data zehatzik zehaztu ezin izan arren, herri zahar honen hustutzea 1484rako egiazta daiteke, Burgeluko hiribilduak Iñigo de Guebararekin, Oñatiko kondearekin, lursailaren jabetza lehiatzen den unea. San Pedro eliza, itxura xumea izan arren, mendeen joanean eliza erromanikoak nola egokitzen diren erakusten duen adibide ona da, duela gutxi irtenbide harrigarrietara iritsiz.

BIDEOA

360º Irudiak

Antzinako argazkiak

Berrogeiko hamarkadan egindako argazkiek bestelako itxura erakusten digute, izan ere, eliza honek azken zaharberritzearen aurretik izan zuen itxura ikus dezakegu. Horrela, gaur egun desagertuta dauden elementu arkitektonikoak ikusteko aukera ematen digute. Elizak izan zuen abandonu egoera erraz ikus daitekeen arren, galdutako elementuen artean deigarria da mendebaldeko ataripea. Tenplurako sarrera bakarra izanik, atea eta ataria kendu egin zituzten, eragiten zituzten egiturazko arazoengatik. Elizaren bista orokorraren ondoan, argazkiek bi leihate erromanikoak ere erakusten dizkigute. Biak itsututa eta apur bat hondatuta egon arren, itxura ez da asko aldatu.

Ermitaren zaharberritzea

San Pedro elizak hainbat zaharberritze izan ditu historian zehar, eta batzuk besteak baino ikusgarriagoak dira. Horrela, gaur egungo ermitaren fisionomia, nagusiki, XVIII. mendean, gangak ordeztu eta kanpai-horma desagertu zenean, eta laurogeita hamarreko hamarkadan egindako azken eraberritze handi baten emaitza da. Azken honetan, mendebaldeko horma botatzea erabakitzen zen, tenplurako sarrera bezala balio duen beirate handi bat eraikitzeko. Horrela, eraikinaren egitura-arazo larriak konpontzen ziren bitartean, beirate handi honek elizak jatorrian izan zuen tamaina antzematen laguntzen du. Eranskin horrekin batera, estalkia ere aldatu, eta ataria kendu zen. Horrela, zaharberritze honen helburu nagusia, tenpluaren funtsezko eta jatorrizko elementuak sendotzea zen, eraikina indartzen zen bitartean. Horrelña, berreraikitze faltsu batetik ihes egiteko asmoz, hura interpretatzen eta ezagutzen lagunduko zuten elementu berriak ekartzea erabaki zen.

Kiltxanoko San Pedro eliza

Ermitari buruz

Kiltxanoko lehen elizak, XII. mendekoa, abside zuzen batean amaitzen zen nabe bakar eta xume bat izan zuen. Tamaina pixka bat handiagoarekin, jatorrizko tenpluak, bere garaian, hegoaldeko horman izan zuen bere sarrera nagusia. Gaur egun, lehen eraikuntza honetatik, zimenduaren zati bat eta tenpluaren inguruan ikus daitezkeen bi leiho erromaniko baino ez dira kontserbatzen.

Lur-jausi baten ondorioz, lehen eliza hau partzialki erori zen XIV. mendearen hasieran. Horrela, material berberak aprobetxatu eta jatorrizko oinplanoan oinarrituz, eliza berreraiki zen aldaketaren batzuekin. Ondoren, herrixka jendez hustu zen, eta eliza, pixkanaka, abandonatua izan zen gainontzeko urteetan.

Kanpoaldea

Eliza honetako elementurik nabarmenetako bi, zalantzarik gabe, bere leihate erromanikoak dira. XII. mendearen amaieran datatuak, Arabako Lautadako kronologia tipikoari jarraituz, leiho hauek dira, zimenduaren zati batekin batera, Kiltxanoko lehen elizaren aztarna bakarrak.

Jatorrizko kokapenarekin bat egiten ez den arren, leihate horietako bat burualdean dago. Bere dekorazioa, erdi-puntuko arkibolta bikoitz batean oinarritzen da, non arkuak inposta lauetan bukatzen diren. Bestalde, fusteak bere apaindura dotoreagatik nabarmentzen dira. Eskuinekoek saskigintzaz egindako labra bat dute, eta ezkerraldekoek, berriz, lore-erretikula bat. Bestalde, kanpoko kapitelek landare-dekorazioa erakusten dute. Barrukoek, berriz, aurrez aurre dauden hainbat animalia irudikatzen dituzte, eta haien ahoetatik landare-erroiluak ateratzen dira.

Hegoaldeko leihateak arku eta goi-arku zorrotz bat dauka. Inposta leun batekin, leiho honen fusteak, bere lore sareztatuen diseinuagatik ere nabarmentzen dira. Kasu honetan, eskuineko kapitelek apaindura uhindua dute, apur bat hondatua dagoena; ezkerreko aldean, berriz, landare-elementuak ikus daitezke, oraingoan haritz-hostoetan eta bolutetan oinarrituta.

Kanpotik, deigarria da tenpluaren azken zaharberritzean eraikitako beirate handia. Gehikuntza honek, tenpluari argitasun gehiago ematen diona, tenpluaren nabe nagusiaren jarraipena dela simulatzen du, lehen elizaren jatorrizko tamaina, oraingoa baino handixeagoa dena, begiesteko.

Barrualdea

Barruan, elizak jasan dituen berregituraketa faseei buruz hitz egiten duten hainbat pintura geruza daude. Erdi Arotik, zuriaren gainean, gorri koloreko zenbait zati kontserbatzen dira, Arabako eliza erromanikoetan ohikoa den apaindura bat, Lautada aldean bereziki ohikoa dena.

Hala ere, XIV. mendeari dagokion fasetik aztarna kromatiko batzuk ere kontserbatzen dira, batHala eta guztiz ere, tenpluaren barruan ikusten diren margolan gehienak elizaren hirugarren eraikuntza fasekoak dira.

Pintura hauek askoz ere sinpleagoak dira eta, funtsean, hormaren gainazala gorri kolorez estaltzen dute. Fase honetatik, deigarriena, beharbada, iparraldeko horma-hobiaren “begi-tranpa” da, non zutabe klasikoak dituen tenplete baten eta sarrerako harmaila baten forma ikusten den. Dekorazio mota hau, ziurrenik, espazio honetan nagusi izango zen irudiren baten osagarria izan zenez ere hegoaldeko horman, non horizko zerrenda moduko batzuk ikusten diren.

Barruan, lehen deskribatutako leiho erromanikoez gain, bao batzuk ere ikus daitezke. Hegoaldeko horman arku bikiak dituen bao bat dago, Erdi Aroan gurtzaren elementuak gordetzeko erabiltzen zen antzinako kredentzia edo armairu liturgikoarekin bat datorrena.

Azkenik, tenplutik bizirik iraun duen tailu bakarra aipatu behar dugu. Absidearen zati handi bat estaltzen zuen antzinako erretaula barrokoaren faltan, San Pedroren irudi barrokoa kontserbatzen da, gaur egun elizaren buru dena.

Kokapena

Argazki-kredituak:

Egungo argazkiak: : © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

Antzinako argazkiak:: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa

A digital gate open to heritage

Hermitage of Saint Peter of Quilchano

INDEX

  • Introduction
  • Video
  • 360º Images
  • The restoration of the hermitage
  • Old photographs
  • About the church
  • Location

Introduction

Located on a small hill near Argómaniz, not far from the Parador, the hermitage of Saint Peter of Quilchano stands as a small temple of Romanesque origin. Although its first mention goes back to the 11th century, the first documentary news that we have about this place dates from 1257, when the town of Gulciano is mentioned. Thus, this church is the old parish of a village of the same name. Without being able to specify an exact reason and date, the depopulation of this primitive town can be established in the year 1484, when the town of Elburgo disputed the possession of the land with Iñigo de Guevara, count of Oñate. The church of Saint Peter, despite its apparent modesty and simplicity, is a good example of how Romanesque churches have evolved over the centuries, reaching surprising solutions in recent times.

Video

360º Images

Old photographs

The photographs of the hermitage taken in the 1940s show us a completely different appearance. Thanks to them, we can observe the appearance of the church before its last restoration. Therefore, these photographs give us the choice to see architectural elements that no longer exist today. Although we can easily see the state of semi-abandonment that the church was in, among the lost elements the porch located on the west side grabs our attention. Being the only entrance to the temple, the door and the porch were removed due to the structural problems they caused. Along with the overview of the church, the photographs also show us the two Romanesque windows. Although both are walled up and rather damaged, their appearance is not far from the current one.

The restoration of the hermitage

The church of Saint Peter has undergone several restorations throughout its history, some of them more visible than others. Thus, the appearance of the current hermitage is mainly the result of the combination of the renovations from the 18th century, when the vaults were replaced and the bell gable disappeared, and a last major renovation carried out in the 1990s. During the latter, it was decided to knock down the west wall to build a large window that, in turn, serves as an entrance to the temple. Therefore, while the serious structural problems of the building are solved, this large window helps to intuit the original size that the church had in its origins. Along with this addition, the roof was replaced and the porch was removed. Consequently, this restoration was intended to consolidate the essential and primitive elements of the temple, while the building was reinforced. With the idea of fleeing from a false reconstruction of the past, it was decided to add new elements that would contribute to its interpretation and knowledge.

Hermitage of Saint Peter of Quilchano

About the church

The first church of Quilchano, dating from the 12th century, had a single and simple nave that ended in a straight apse. The original temple, somewhat larger, had an access door in the south wall in its day, which disappeared over time. Nowadays, only part of the foundations and two Romanesque windows, still visible around the temple, are preserved from this first construction.

Due to a landslide, this first church suffered a partial collapse, which forced to rebuild part of the building at the beginning of the 14th century. Thus, taking advantage of the same materials and based on the original ground plan, the church was rebuilt with some alterations. After the reconstruction, the village was depopulated and the church was eventually abandoned in the remaining years until it ended up in a state of semi-abandonment.

Exterior

Two of the most remarkable elements of this church are, without the slightest doubt, its Romanesque windows. Dating from the late 12th century, following a typical chronology of the Álava Plains, these windows are, together with part of the foundations, the only remains of the first church of Quilchano.

Although it is not thought that the current location of the windows corresponds to their original location, one of these windows is located in the east end. Its decoration is based on a double round archivolt whose arches rest on smooth imposts. On the other hand, the shafts stand out for their elegant decoration. While the right ones have a basket pattern carving, the left ones show a grid of flowers. On the other hand, the outer capitals show a vegetal decoration. The interior ones, however, represent several confronting animals, from whose mouths emerge vegetable rinceaux.

The window on the south side has a single arch and a slightly more pointed discharging arch. With a smooth impost, this shaft also stands out due to its flower grid design. In this case, the capitals on the right show an undulating decoration, rather damaged, while on the left side we can see vegetable elements, this time based on oak leaves and volutes.

From the outside, the large window built in the last restoration of the temple draws our attention. This addition, which brings more brightness to the temple, pretends to be a continuation of the main nave of the temple, hinting at the original size of the first church, somewhat larger than the current one.

Interior

Inside we find various pictorial layers that also tell us about the various construction phases and refurbishments that the church has gone through. From the medieval phase, red on white masonry is preserved, a typical decoration of Romanesque churches in Álava, especially frequent in the area of the Plains.

However, from the phase corresponding to the 14th century, some chromatic vestiges are also preserved, mainly on the south wall, where a kind of yellow borders can be observed.

Despite this, most of the paintings that can be seen inside the temple correspond to the third construction phase of the church. These paintings are much simpler and basically cover the surface of the wall in red. Of this phase, perhaps the most striking is the trompe l’oeil of the niche in the north wall, in which the shape of a small temple with classical columns and an access staircase can be intuited. This type of decoration was probably a complement to an image that would dominate this space.

Inside we can also see several openings, in addition to the Romanesque windows described above. In the south wall we find a hole with coupled arches that corresponds to the old credence table or liturgical cabinet that was used in medieval times to store the elements of worship.

Finally, we must comment on the only surviving carving from the temple. In the absence of the old baroque altarpiece that covered a large part of the apse, the baroque image of Saint Peter is preserved, which is the one that dominates the church today.

Location

Photo credits:

Current photographs: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

Old photographs: Archivo del Territorio Histórico de Álava.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar