Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

San Prudentzio eta San Andres eliza – Armentia

Sarrera

Vitoria-Gasteizen kanpoaldean Armentiako San Prudentzio eta San Andres eliza dago, Arabako patroi den San Prudentzioren gurtzarako egoitza. XII. mendean kolegiata bezala eraikia, ondoko Gasteizeko hiribilduaren presioak bere gainbehera ekarri zuen, XVIII. mendean hondoa jo zuen arte, bere klaustroa eta ondoko guneko aretoak galduak zituen zegoeneko. 1776. urtean, seguruasko oinaldean jasotako erortzearengatik, bere itxura betirako aldatu zuen zaharberritzea egin zen. Garai honetan tenpluko arrasto erromaniko batzuk sakabanatu egin ziren, arrasto batzuk berriz ere portikoan jarriz, elementuak guztiz testuingurutik kanpo kokatu ziren. Zoritxarreko parte-hartze hau gorabehera, gaur egun Euskal Herriko tenplu erromaniko handienetarikoa izaten jarraitzen du.

Bideoa

360º Irudiak

Antzinako gotzaindegi arabarra

Zaila de pentsatzea Erdi Aroan Armentian katedral bat bazela. Garai loriatsu honen arrastorik mantentzen ez den arren, dokumentuek Arabako antzinako gotzaindegiaren egoitza izan zela esaten dute. Gotzaindegi honen berri daukagun lehenengo aldia 876. urtean izan zen, eta badakigu mende honen amaieran gotzaindegi honen egoitza Iruña-Veleiako antzinako hiri erromatarrean izan zela. Hala ere, Vela apezpikuaren garaian izango da, 1055 eta 1062 urteen bitartean kokatua, non Armentia apezpiku-egoitza bezala azaltzen den. Harrezkero katedral gisa funtzionatu zuen 1087. urterarte, orduan Fortunio apezpikuaren hil zen, eta sortu berria zen Calahorrako apezpikutzaren menpe geratu zen Araba. Kurioski, gaur egun ikusten dugun eliza XII. mendean eraiki zen, Armentia kolegiata gisa degradatu zuten mende bera. Horregatik ez da mantentzen jatorrizko apezpiku-egoitza.

Antzinako argazkiak

Gaur egun ikusi ahal dugun eliza erromanikoa sakonki zaharberritu zen 1776. urtean. Harrezkero, XX. mendean zehar egindako esku-hartzeez gain, oso aldaketa gutxi izan ditu. Argazki zaharrenetan oraindik gurutzadurako ganga barrokoak ikusi ahal ditugu, ondoren orain ikusten diren Tetramorfoseko eskulturak argitara ateratzeko kendu zirenak. Berdina gertatzen da absideko behealdea ezkutatzen zuen antzinako erretaularekin. Aldi berean, jatorrizko lekuan ikusten dugu gaur egun iparraldeko gurutzaduran dagoen sagrario gotikoa, abside aldeko leiho batean kokatua dagoena. Kanpoaldean, argazkiak antzinako hilerri baten berri ematen dute, abside inguruan kokatuta zegoena, eta XX. mendean eraitsi zena.

 

Armentiako San Prudentzio eta San Andres eliza

Absidea

XII. mendean zehar Armentiako eliza hainbat fasetan eraiki zen. Zatirik zaharrena eta eraikitzen lehena zirkuluerdiko absidea izan zen, ikonografikoki oso bereziak diren hiru leihorekin topo egiten dugularik.

Abside aldeko kanpoaldeko kapiteletan interpretatzeko zailak diren errepresentazioak ikusi ahal ditugu, pertsonaia zenbaitez, batzuk itxura groteskoz osaturik, lehoi, zaldi eta grifoekin batera, interpretazio zaila daukaten eszenetan. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko leihoan dauden emankortasunaren kapitelak. Ezkerraldeko kapiteleko beheko aldean ipurdia eta sexua erakusten ari den emakume biluzi bat dago, goiko aldean beraren aurpegia eta gorputz-enborra ikusten direlarik. Bere ondoan buru eta hanka batzuk gehitu zaizkien genital femenino batzuk daude. Sexu errepresentazio hauek geroz eta modu eskematikoagoan agertzen dira geratzen den azaleran. Pareko kapitelean, bestalde, bi emakumerekin batera bere bizarra heltzen duen gizon bat dago. Emakumeetako bat haurdunaldi oso aurreratuan dago eta bestea bere sabelaldea heltzen ari da. Pertsonaia guztiek beren eskuetan landare adar batzuk dituzte, emankortasunaren sinbolo.
Barnealdeko kapitelek ikonografia ezagun bat daukate: arkulariak, arranoak, hegaztiak, lehoiak, gerlariak eta, beharbada, Daniel lehoien artean errepresentatzen duen kapitel bat. Hauek guztiak mendeetan zehar erretaulak estalita geratu ziren. Gaur egun kendu egin da, Mendekostesa errepresentatzen duen eszena nabearen murruan mantentzen delarik.
Portikoa

Gaur egun portiko osoan aurkitu ahal ditugun testuingururik gabeko irudiak abside aldean lan egin zuen lantegiarenak ez dira, beste batenak baizik. Arkumearen tinpanoan mantentzen den inskripzioari esker XII. mendeko irudiak bezala datatu ahal dira, bertan “Rodericus Eps” izeneko baten egiletza ematen digu, hots, Calahorrako apezpikua zen Rodrigo de Cascante, 1146-1190 urte bitartekoa. Arkumearen tinpanoa, jatorrian gaur egun galduta dagoen ate baten gainaldean kokatuta egon behar zena, zirkulu batean Agnus dei bat edo Jainkoaren arkume bat erakusten digu, Isaias eta San Joan Bataiatzailea alde banatan daudelarik. Behealdeko zerrendan krismoi bat sostengatzen duten bi aingeru ditugu, modu sinboliko batean hirutasuna errepresentatuz. Tinpano honen azpian elizgizon baten hilobi bat dago, harrizko barrote batzuen atzean.

Ez da portikoko tinpano bakarra. Tamaina handiko beste batek elizara sartzeko balizko beste ate baten berri ematen digu. Bertan Kristo hamaika apostoluk inguratuta ageri da. Bere irudia izarrartearen zati da, non bi aingerurekin batera, Elias eta Enoc ere ageri diren, zerura igo ziren Antzinako Testamenduko bi pertsonaia.
Portikoaren amaieran tamaina handiko bi erliebe mantentzen dira paretari atxikiak. Eskuinaldean alboz-albo dauden hiru eszena daude. Lehenengo eszenan Arimateako Jose eta Nikodemo daude, nahiko hondatuak, Kristoren gorputz hilaren gainean, hileta santua irudikatzen ari direlarik. Bere ondoan, hilobia bisitatzen ari diren hiru Mariak ditugu. Kristo berpiztu egin dela esaten dien aingeru bat izan ezik, hilobia utzik aurkitzen dute. Hondatua egon arren, ezker aldeko goiko izkinan, bi aingeru antzeman ahal dira, Kristoren arima oihal baten bidez zerura eramanez.
Beste erliebea Anastasis-a edo lehen bekatariak salbatzeko infernuetarako Kristoren jeitsiera errepresentatzen du. Adan eta Eva beraren gibelean daude eta infernuko izaki eta munstroak atzean uzten dituzte, baita infernuko ateak ere, Leviatanaren ahutzek errepresentatuak.
Testuingururik gabeko elementu gehiago ere badaude, hala nola, portiko erromaniko baten zati ziren arku eta zutabe-eskultura batzuk, Isaaken sakrifizioa irudikatzen duen zutabe bat, inprobisatutako portada osatzen duten jatorrizko arkiboltetako piezak eta erlaitzak, Deikundea errepresentatzen duen erliebe bat eta Konstantino enperadore erromatarra gogoratzen duen zaldun baten errepresentazioak.
Hagaburuak

Armentiak, dudarik gabe, Araba osoko erromanikoan aurkitu ahal diren hagaburu bildumarik hoberena dauka. Zaharberritzean lekuz aldatu egin zirenez, jatorrizko kokapena gaur egun ere ezezaguna da. Hagaburuetako irudietan alegiazko imajinarioa gailentzen da. Bertan sirenak, grifoak, harpiak, izaki hibridoak, hostoak ahotik jaurtitzen ari diren gizon adardunak… Hala ere, eguneroko pertsonaia eta animaliak ere ikusi ahal dira, esaterako, monjeak, emakumeak eta gizonak, espinario delako bat, hau da, hankatik arantza bat kentzen ari den mutil bat, hontzak, lehoiak, ahuntzak edo Erdi Aroko eraikuntza batetik ateratzen ari den gizon bat ikusi ahal dira.

Tenpluko barnealdea

Barnealdetik XVIII. mendean egin ziren aldaketa sakonak argi ikusten dira. Harlangaitz-horman egindako nabeetako murru edo ertz gangak mende hartako esku-hartze bat izan dira. Gurutzaduratik aurrerako egituran modu trebean landutako harlantzak ditugu, Erdi Aroko lantegi bati dagozkionak. Bestetik, zinborrio aldeko ganga XX. mendean berreraiki zen. Bertan hauteman daitezke gurutze latindarreko oinplanta osatzen duten bi gurutzadurak edo zirkulu erdi formako absidea, eta labe gangak. Gurutzadurako iparraldeko besoan oraindik ere ate batzuk ikusi ahal dira, baita jatorrian antzinako koro eta atxikia zegoen klaustrorako sarbidea ere, 1776. urtean guztiz suntsitu zena.

Koroaldeko zutabeak

Jatorrizko koroa sostengatzen zutenetatik bi zutabeetako kapitelak besterik ez daude. Egun elizaren oinaldean ikusi ahal dira. Hauetan piztiak errepresentatzen dira. Bat astakumeak jaten ari den bitartean, munstro aurpegi batzuk kapitelaren erdi-erdian daude, hauetako bat hankak besterik ikusten ez zaizkion gizaki bat irensten ari delarik.

Barnealdeko kapitelak

Gurutzaduran kalitate handiko landare kapitel batzuk ditugu, non grifo edo arranoak bezalako animaliak txandakatzen diren. Hauetatik deigarriena, dudarik gabe, zera da, zentauro eta zaldun batzuen arteko borroka irudikatzen duen eszena konplexua, orbel eta landaredi oparo batean.

Tetramorfosa

XVIII. mendeko zaharberritzeak gurutzaduran kokatzen zen ganga faltsuaren atzean kalitate handiz landutako lau eskultura estali zituen. 1870. urtean parrokoak gangen gainean hauen berri eman zuen. 1904 eta 1908 urteen bitartean zinborrioan eraberritze baten ondorioz atzera agerian geratu ziren. Lau eskultura hauek lau ebangelisten edo Tetramorfosaren errepresentazioak dira, bakoitzaren animaliekin batera. Zezena Lukas da, arranoa Juan, lehoia Markos eta azkenik aingerua Mateori egokitzen zaio. Hauen gainean lau aingeru tronpetalari ditugu munduko lau puntu kardinaletara ebangelio berria iragarriz. Behealdean, mentsula funtzioa betetzen, lau gizonezkoen errepresentazioak ditugu.

Bataiarria

Bataiarriak bere sendotasun eta soiltasunarengatik harritzen du. Kopa karratuaren forma dauka, Araban gutxitan ikusten dugun tipologia. Dekorazioa izkinetan ferraketan inspiratuta dago eta arkuteria forma dauka koparen ertz eta harroinetan. Behealdean erlaitz baten arrastoak ikusi ahal ditugu, portikoan lan egin zuten lantegi berdinarenak. Bertan roleoak ez ezik, hegaztiak, harpiak eta herensugeak ere antzematen ditugu.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Archivo Municipal de Vitoria-Gasteiz / Interior de Armentia, tomado de: Manuel Díaz de Arcaya, Armentia, su basílica y su obispado, 1901.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar