Ate digital bat ondareari irekia
San Andres Apostoluaren eliza (Legarda)
AURKIBIDEA
- Sarrera
- Bideoa
- 360ºIrudiak
- Dorre erromanikoa
- Antzinako argazkiak
- Elizari buruz
- Kokapena
Sarrera
Legarda Gasteiztik gertu dagoen herria da, Arrato mendatearen magalean. Toki honi buruz ditugun lehen berriak XII. mendearen hasierakoak dira, Donemiliagako ibaiadarraren agiriarenak. Dokumentu horretan gaur egungoaren izen bera du, eta, beraz, mendeetan zehar ez du aldaketarik izan toponimian. 1556an Iñigo Hurtado de Salcedoren jaurerrikoa zen, ordutik aurrera jaurerriaren lurraldea zelarik. 1664an Felipe IV.a erregeak markes titulua eman zion Legardako jaunari. Parrokia-elizaz gain, San Andres izenpean, herriak San Roke, San Anton eta Sortzez Garbiari eskainitako hiru ermita izan zituen, eta horietatik bigarrena baino ez da geratzen.
BIDEOA
360º Irudiak
Legardako dorre erromanikoa
Gaur egun oso kanpandorre erromaniko gutxi gelditzen dira Arabako lurraldean. Dudarik gabe izan ziren, baina Erdi Aroko kanpaiak izateko formularik ohikoena, gelditu zaizkigun arrastoak kontuan hartuta, kanpai-horma zen. Normalki elizaren oinetan kokatuta izaten bazen, mendebaldeko edo hegoaldeko hormetan zehar egon zitekeen ere, sarreratik gertu. Legardako kanpandorre erromanikoa gangaren azkenengo zatiaren gainean dago eta, sostengatzeko, barrualdera nerbio lodi batzuk ikusten dira egitura sendo bat sortuz pisua eusteko. Izan ere, denboraren poderioz dorreak bere estaldura galdu du, urari hezetasunak eta itoginak sortzeko hutsuneak utziz, eta horren ondorioz dorrea eta gangak pixkanaka-pixkanaka kaltetuz. Utzikeri egoera hau izan arren, gure lurraldean dugun dorre erromanikoko kasurik hoberena izaten jarraitzen du .
Antzinako argazkiak
Legardako elizaren XX. mendeko argazkietan, begi hutsez, eraikinaren egoera hobe bat ikusten da. Berez, bere utzikeria eta hezetasun arazoak azkenengo hamarkadetan gertatu dira. Berrogeita hamargarren hamarkadan, argazkiak hartu zirenean, dorreak teilatua zuen oraindik eta ondoren erori diren zati guztiak mantentzen zituen. Barruko argazki orokorrik ez da kontserbatzen, baina bai XVI. mendeko taulen gainean egindako margoen segida baten argazki batzuk. Margo hauek apur bat hondatuta izan arren, kalitate honekoak ziren eta tenpluaren hormetatik zintzilikatuta zeuden. Eszena hauek ikusi ahal ditugu: Ikustaldia, Magoen Adorazioa, San Pedro eta San Andres bokazioa eta San Andres gobernadoreak hartuta. Badirudi elizaren erretaula zaharraren arrastoak direla, XVIII. mendeko bisitadoreak emandako aginpean deseginak izan zirenak. Gaur egun inork ez daki zer gertatu zen margo horiekin.
San Andres Apostoluaren eliza
Kanpoaldea
Legardako San Andres eliza partzialki kamuflatuta dago bere inguruan atxikitako eraikuntzengatik. Abade-etxeak eta arkupeak ia ezkutuan dute hegoaldeko horma osoa, eta, beraz, ezin da elizarako sarrera ikusi. Kanpoalderantz nabarmenena, dorre erromanikoaz gain, harburu leunen lerroa eta burualdean itsututako okulu baten aztarnak dira. Okulu horrek trazeria gotikoa du, eta XV. mendean eremu hori handitu egin zela adierazten digu, barnealderantz nabarmenagoa dena.
Behin elizpean, elizaren atea ikusten dugu, oso sinplea eta dekoraziorik gabekoa. Sarrera mota honek, eliza batena baino, eraikin zibilen portaden itxura du. Badakigu XIV-XV. mendeetan, jatorrizko portada erromanikoa desegin zela, berri batetik ordezkatuz. Atalasean taula bat dago hurrengo idazkerarekin: “Alabado sea el Santísimo Sacramento y María Santísima concebida sin pecado original”. Testuinguruz kanpo dagoen taula bat da, XIX. mendeko erretaula edo eraikin galkor baten zatia izan zitekeena.
Barrualdea
Barrualdean, gaur egun, hezetasunek probokatutako eraikinaren egoera txarra deigarria da. Elizaren oinetan bataiarri erromanikoa dugu, kopa laua duena eta lau zutabetik sostengatua dagoena. Alde horretan nabarriak dira hormetan egindako harraska lanak. Lan hauek eliza osoan Erdi Aroko margoak zeudela konturatu zirenan geldituak izan ziren orain dela hamarkada batzuk. Gaur egun, kare geruzak ez du margoak osorik ikustea uzten, baina laurogeitamargarren hamarkadan egindako laginek xehetasun eta dekorazio irudi batzuk ikusarazi dituzte.
Erdi Aroko margoak
Horma pintura sinplea da, okre-gorri edo gorri kolorekoa, kare geruza baten gainetik. Margo geruza mota hau oso ohikoa izan zen Araban. Harlandu gorrien diseinuaren gainean beste forma geometriko batzuk ditugu, sigi-saga marren friso bat bezala, kanoi-ganga zorrotzen goiko partea, kornisen goiko partea eta interesekoak diren beste elementu arkitektoniko batzuk korritzen dituena. Adibidez, jatorrizko portada erromanikoa zegoen lekuan edo kredenzia zegoen lekuan aurkitzen dugu, gaur egun zementuz estalirik dagoena. Iparraldeko horman ere, marra bitxi batek gure arreta bereganatzen du, bere diseinu borobilengatik, gurpilak eta kiribilekin, besteak beste.
Hasierako burualde erromanikoa XV. mendean desegin zuten, gotikoki handitzeko. Bertan, estilo piktorikoa nola aldatzen den ikusiko dugu. Oraindik ere badago zatitze bat, baina, oraingoan, garaiko ohituraren arabera egiten da, hondoa grisez margotuz (grisalla) eta harlandu faltsuen banaketak zuriz eginez. Bi estiloak, gorria eta grisa, elkarrekin bizi izan ziren, mende batzuk geroago horma guztiak berriro zuritu ziren arte. Alboetako bi kaperetan, non erdi-puntuko arkuko gangak baitaude, gotiko estiloko tertzeletedun ganga faltsu batzuk margotu ziren, ia erabat ikus daitezkeenak.
Ganga gotiko margotuen estrategia bera, konplexuxeagoa, jarraitu zen sakristian, non, gainera, hormetako batean, kata bat ikusten dugun, grisallan egindako Kristo gurutziltzatu baten zati bat argitara utzi zuena. Pintura hau, zati batean, hiriko hondoa duen erretaulatxo barroko batek ezkutatzen du.
Elizan zeuden higigarri artistikoen zati handi bat, korua edo erretaula errenazentistaren taulak, besteak beste, desagertuta daude. Absidean, aldiz, XVIII. mendeko erretaula dugu, rokoko estilokoa, txuriz eta urrez margotuta. Bertan San Andres eskultura dugu, tenpluaren patroia dena, San Pedro eta San Pablo inguruan dituelarik. Goian kalbarioa Espiritu Santuarekin.
Aurreko alboetako bi erretaula ere badaude, XVII. mendekoak, Arrosarioko Ama Birjinari eta San Sebastiani eskainiak. Bien goialdean, margotutako ohol txikiak daude, non gurutzea lepoan duen Kristo bat eta kalbario bat irudikatzen diren, hurrenez hurren.
Erretaulak aparte, San Antonen bi eskultura salbuetsi aurkitzen ditugu, bat estilo gotikokoa eta bestea barrokoa. Ia zihur gaude herrian dagoen San Anton izeneko beste ermitatik ekarritakoak direla.
KOKAPENA
Argazki-kredituak:
Egungo argazkiak: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba.
Antzinako argazkiak: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa