Ate digital bat ondareari irekia

Otobarrengo Done Bikendi Eliza

AURKIBIDEA

  • Sarrera
  • Bideoa
  • 360º Irudiak
  • San Blas erretaula
  • Antzinako argazkiak
  • Elizari buruz
  • Kokapena

Sarrera

Otobarren herria Donemiliagako Goldean (1025) aipatzen da lehen aldiz, Otogoien herriarekin batera. Dokumentu honetan hiru golde hortza xerga moduan ordaitzen zutela aipatzen da. Honi esker, jatorrian garrantzi handiko herria izan zela ondorioztatu daiteke. Beranduago, herria aldatuko da Gaztelako Alfonso XI.-k Otogoien eta Otobarren Hurtado de Mendozatarrei eman zizkienean, beraien jaurgoa ezartzeko. Horrela, leinu honen agintepean, bere boterearen seinu ziren bost dorre eraiki ziren, ingurua guztiz aldatu zutenak. Haietatik bakarrik bik jarraitzen dute zutik, Martiodakoa eta Mendozakoa, hala eta guztiz ere, Otogoien eta Otobarren lurraldean beste dorre baten presentzia ezagutzen da.

BIDEOA

360º IRUDIAK

Antzinako argazkiak

Gerardo López de Guereñu-k berrogei eta berrogeita hamargarren hamarkadan egindako argazkiek, gaurko tenpluaren egitura mantentzen duen eraikin bat erakusten digute, nagusiki. Izan ere, garaiko eraikuntzetan ohikoa zen bezala, bere inguruan atxikitutako gelak zituen, gaur egun ikus ditzakegun zatiak estaltzen zituztenak. Adibidez, apaiz etxea kendu zen beheko solairua elizpe bihurtzeko. Aldi berea, eliza honen portada nagusia, San Blas kaperaren sakristia zaharraren hormen atzetik zegoelagatik, argira etorri zen. Modu berdinean, tenpluaren onbideratze eta berritze lan hauek, eraikuntzaren eraikitze epe ezberdinak identifikatzea ahalbideratu zuen. Honela dakigu, hormarik zaharrena mendebaldekoa dela eta aurreko eliza aurre erromanikoaren horma omen zela.

 

San Blas erretaula

San Blas kaperan kokatzen da eliza honen bitxirik handiena San Blas erretaula da, zortzi oholez eta urre-koloreko trazeria aberatsez osatua dagoena. Horrela, inskripzio batek sorrera-dataren (1526) eta komitenteen berri ematen digu: Fortún Ortiz eta bere iloba Martín, biak elizaren bikarioak. Erdian, ondorengo santu titularraren tailu bat dago, kalitate erlatibokoa. Hala ere, benetako interesa margotutako tauletan dago. Santuaren eskulturaren inguruan bere bizitza deskribatzen dituzten eszena bi ikusi ahal ditugu: bere espetxeratzea eta bere martirioa. Taula hauen gainean santuen eszenak eta solasaldiak daude. Joan santuak ezkerraldean eta San Lorentzo eta Santa Katalina eskuinaldean daude. Goiko partean Eraiste dinamiko baten irudikapena dugu, paisaia flamenko batekin barrenean. Beheko partean Kristo bat bi aingeru negartien artean aurkitzen dugu, beste santuen irudiekin batera; Pedro, Pablo, Andres, Felipe, Santiago gaztea eta Bartolome. Margo errenazentista hauek, garaiko adibide bikainak, Arabako XVI. mendeko hasierako estilo mota guztiak ditu. Izan ere, margo hispanikoaren, flamenkoaren eta italiarraren trazuak nabariak dira, garai hartan bizi zen hartu-eman kulturalaren aniztasunaren adibide bezala har dezakeguna.

Done Bikendi eliza

Kanpoaldea

Arabako erromanikoa anitza eta originala da bere itxuran, tipologia eta konponbide mota izugarriak sortu zituen. Otobarren kasuak oso modu bikainean irudikatzen du espiritu hori, probintzia osoan buru poligonala duen gutxienetako kasua baita. Material nahasketa harrigarri batekin: zokaloa eta goiko horma harlangaitz-hormak dira eta leihoen gorputza harlandua, absidearen eraikuntzaren dotoretasunak XII. mendeko bukaeran edo XIII. mendeko hasierako lan bat dela erakusten du, tailerrak oso espezializatuak zeudelarik. Absidean, lore mota ezberdinez dotore dekoraturiko hiru leiho handi irekitzen dira. Arkuaren goiko partean, Arabako erromaniko berantiarraren zori handiko xake-itxurako ohiko dekorazioa ikus dezakegu.

Harburuak

Teilatu-hegala sostengatzen, probintziako harburuen bildumarik ederrenetariko bat dugu. Haietako batzuk, gainera, polikromia arrastoak kontserbatzen dutelarik. Iparraldetik hegoaldera mugitzen bagara, gizonen eta katuen aurpegiak, dotore jantzitako gizonezkoak, garaiko burukoa eramaten dituzten emakumezkoak, arranoa bere presarekin, munstroak, infernuko aho izugarria, gizonezko exhibizionista bat eta Jano bat bi aurpegiekin ikus daitezke. Baina, agian, interesgarriena lizunkeriaren irudia da, emakume biluzia bere bularretatik apo bat eta suge bat zintzilikatuta dituelarik.

Portada hegoaldeko aldean dago, Arabako ohitura denez eta iragate garai batekoa da, dekorazio erromanikotik itxura gotikorantz. Arkuaren goiko aldean dama eta jaun bat aurkitzen ditugu mentsuletan. Araban ohikoa denez, eta tenpluaren nagusiei lotuta egon daitezke. Eskuineko zutabeetan landareen dekorazioa dugu, eta hostotzen artean irudi berezi batzuk ditugu: arranoa harrapakinarekin, inposta lerroa sostengatzen duten gizon lodi eta emakume bat eta animalia batzuk bata bestearen aurka.

Barrualdea

Behin sartuta, nabe bakar bat aurkitzen dugu. Bitan zatituta dago, gurutze gangaz estalita eta presbiterio aldera sartzeko garaipen-arku bat dugu. Arkuaren zutabeak binaka daude, landare dekorazioa dute eta zutabe meheen kapiteletan aingeru batzuk zerua seinalatzen dute. Berriro ere, dama baten aurpegia dugu hemen, ohikoa zen buruko kokospeko uhalarekin. Giltzarrietan, ahotik hostoak botatzen dituen pertsonaia bat, Agnus Dei bat eta lore bat ditugu.

Erretaula

Erretaula neoklasiko bat du, non San Bizenteren tailua dagoen, alboetan San Jose bat eta San Joan bat dituela. Goikaldean, Kristoren margo bat Magdalenarekin ikus daiteke.

Leihate erromanikoa

Erretaula horrek burualdeko hiru leihate erromanikoak ezkutatzen ditu, eta hegoaldeko horman dagoena bakarrik geratzen da agerian; gaur egun, zati batean baino ez da ikusten barrutik. Honek jatorrizko polikromia aztarnak ditu eta, gainera, bere kapiteletako saskiek irudi historiatuak dituzte, Arabako erromanikoan oso ohikoa ez dena. Batean argi eta garbi ikusten da Santo Tomasen zalantza, zeinak, makurtuta, bere hatza Kristoren gerrian sartzen duen, bere soina agerian uzten duen tunika batez jantzita. Hurrengo kapitelak hiru santu erakusten ditu, horietatik identifikagarriena San Pedro delarik, giltzak daramatzalako. Eskuinaldeko kapitelek akantozko landare-dekorazioa dute. San Blas kaperaren barrutik, jatorriz elizaren kanpoaldean geratu ziren kapitelak ere ikus daitezke, non hostajearen atzean agertzen diren bi harpia nabarmentzen diren.

KOKAPENA

Argazki-kredituak:

Egungo argazkiak: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

Antzinako argazkiak: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!