Ate digital bat ondareari irekia
Sarrera
Zanbranako herria Ebro ibaiatik gertu, eta horrela Burgos eta Errioxaren mugetatik gertu egoteak, historian zehar inguruko herrialdeetatik eragin ezberdinak jasotzea ekarri du. Erdi Aroko Zanbrana “La Torre” bezala ezagutzen den tokian hasi zen, San Vicente izena daukan jatorrizko eliza erromanikoan kokatua. Aitzitik, ingurua, garaiko Errege bidea zela eta, merkatari, bidaiari eta erromes askok erabilia, jatorrizko lehen herriaren abandonua ekarri zuen. Horrela, Santa Luziako baseliza parrokia izatera pasako da eta San Vicenteko eliza abandonatua izango da, desagertu arte. Gaur egun, arrasto batzuk parrokia berri honen egituran barneraturik ikusi ahal dira.
Zanbranako krismoia
San Cristobaleko jatorrizko eliza erromanikotik gorde den arrastoetako bat Erdi Aroko ezaguna den sinbolo bat da. Zanbranako krismoiak hiru letren bitartez Hirutasuna errepresentatzen du: Goiko aldeko P-ak Aita errepresentatzen du, behealdeko S-ak Izpiritu Santua, eta Kristo zirkulua banatzen duen X-ean dago errepresentaturik. Gurutzearen besoetan zintzilikaturik alfa eta omega letra grekoak daude, denboraren hasiera eta amaiera esan nahi dutenak. Sinbolo honek Konstantino, kristautasuna besarkatu zuen lehen enperadore erromatarraren enbleman dauka jatorria. XI. mendeaz geroztik Erreforma gregoriarra bezala ezagutzen den kultu erreformak, aitasantutzak, gotzaingoak eta Beneditar ordena sustatuta zutenak, entseina eta sinbolo nagusi egin zuten. Araban erreforma honek izan zuen erresistentziak eredu honen lau adibide soilik aurkitzea azaltzen du, Zanbranako eredu hau, Araba osoko erromaniko eremuan bakar horietako bat delarik.
Antzinako argazkiak
Zambranako elizak, XIX. mendean tenplua bukatu zenetik, ez du aldaketa handirik izan. Bere itxura arraroa, eraikuntza ekitaldi ezberdinetaz osatua, altuera ezberdinekin mantentzen da gaur egun. Atal erromaniko batzuen mugimendua (tinpano bat, ateburu bat, dobela batzuk) dorre barrutik arkupera, erraz ikustarazteko, izan da azken denboraldiaren aldaketa bakarra tenplu honetan, XX. mendetik hona zaharberritzerik ezagutu ez duena.
Santa Luziako eliza
Kanpoaldea
Gaur egun, Santa Luziako elizak fisionomia berezi bat dauka, hainbat garaitako eraikuntza momentuen ondorio delarik. Jatorrizko eraikuntza XVI. mendeko baseliza bat izan zen, 1621.urtean, parrokia estatusa hartu zuenean, handitze prozesu bat bizi izan zuena. Horrela, historian zehar handiagotze gehiago izango ditu, zeinak arrazoi ezezagunengatik, ez ziren guztiz bukatu. Gaur egun, eraikuntza garai ezberdin hauek modu argian ikusi ahal dira.
Santa Luziako baselizaren jatorrizko erdialdeko nabeko murruak mantentzen dira. Hala ere, hauei, XVII.mendearen amaieran, ertz gangak, bataiarria eta Aste Santuko pausoak gordetzen dituzten aldamenetako bi kapera eta burualde bat atxikitu zitzaizkien. Azkenengo burualde hau, gaur egungo burualdeak ordezkatu zuen. Eraberritze honetan dorrearen eraikuntza ere hasi zen. Horretarako, jada garaian erabiltzen ez zen baseliza erromanikoko harlandu eta erliebedun piezak erabili ziren. Horregatik deigarria da kanpaiak inguratzen dituzten arkuetan boletan oinarritzen den dekorazioa mantentzea. Ziurrena da zati hauek jatorrizko elizaren erlaitzaren zati izatea.
XVIII. mendearen amaieran, elizak beste eraberritze bat bizi izan zuen. Garai honetan, rokokoaren eraginpenan, gurutzadura eraiki zen. Honengatik berarengatik txinatar motiboak, arrokai eta eszena dekoratibistak daude, hala nola, elizak, zubiak eta zuhaitzak. Gurutzaduraren alboetako bi nabeek mukulu biribilko eskulturak eta erretaulak dituzte. Hauetatik deigarriena purgatorioko arimei eskainitako erretaula da, izan ere, bertan tamaina handiko mihise bat dago, non kondenaturiko arimak suak pairatzen ari diren erredentzioa eskaintzen dien San Frantzisko gainetik hegan ari delarik. Erretaula honen goialdean Erdi Aroko pieza bat daukagu, Ama Birjina umearekin, seguruenik jatorrizko eliza erromanikotik, orain ez dagoena, datorrena.
Presbiterioan erretaula nagusia ikus daiteke, estilo churrigereskoan egina, kokatuta dagoen murrua baino tamaina txikiagokoa. Honek, ia ziurtasun osoz, aurreko mendeko burualdera egokitzen zen erretaula bat zela esan nahi du. Horrela, berritzea gauzatu zen momentuan, bere kokagune berrian jarri zen. Soberan geratzen zen espazio guztia estaltzeko, XIX. mendean zehar horma margoa ezarri zen. Dekorazio hau bi aingeruk irekitzen duten tamaina handiko pabiloi edo gortinek gauzatzen dute. Landutako erretaulako goialdea osatzeko, irizpide neoklasiko batzuekin erretaula berri baten gehigarria daukagu eta, bere gainean, Kristo gurutzean daukan margotutako Kalbario bat.
Aurkikuntza
Azkeneko hamarkada hauetan interes handiko aurkikuntza batzuk egin ziren dorrearen barrualdean. Izan ere, eraikuntza material gisa berrerabiliak izan ziren hainbat erliebe erromaniko aurkitu ziren. Aurkikuntza gauzatu zuen Erdi Aroko artearen irakasleak, Felicitas Martínez de Salinas, portiko aldeko horma batean kokatuz argitara ateratzea erabaki zuen. Narriadurak gorabehera, jatorrizko elizaren portadara egokitzen ziren kalitate handiko pieza batzuk dira. Tinpanoan Maiestas Mariae bat edo mandorla baten barruan dagoen Ama Birjina umearekin dago, mandorla bi aingeruk eta zutitutako bi lehoik sostengaturik. Honen inguruan, dobelek bestiario zabal bat erakusten dute, hegaztiak, lauhankakoak eta sirenak daudelarik. Dintelean, krismoi bat inguratuz, animalia gaiak jarraitzen du, lehoiak, hegalak mokokatzen ari diren hegaztiak eta basilisko bat aurkituko ditugu.
Créditos fotográficos:
De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba
De las fotografías antiguas: Archivo del Territorio Histórico de Álava.