Ate digital bat ondareari irekia

Done Saturninoko eliza

SARRERA

Oso aspalditik, Done Jakue bidea jarraitzen zuten erromes, mandazain edo merkatarientzat ezinbesteko pasabidea eta bidegurutzea izan da Zalduondo. Araba eta Gipuzkoa banatzen duen muga naturala den San Adrianetik gertu egoteak, eta Aitzgorriko mendilerroan kokaturik egoteak, Arabako ate bilakatzea ekarri zuten. Ez da arraroa, antzina,  bertan erromesentzako ospitale bat aurkitzea, eta, halaber, garraio-kofradia indartsu bat ere bertan kokatzen zen, inguruko azoka oparoetan aurkitzen ziren produktuen neurriak aztertzen zituztenak. Hainbesteko bidaiarien joan-etorriak sortzen zuen aberastasunak arabar familia handiak erakarri zituen, inguruan finkatu egin ziren eta, bertan, gaur egun oraindik ere herri osoan zehar ikusi ahal ditugun jauregiak eraiki zituzten.

bideoa

  360º irudiak

Lazarragatarren jauregia

Lazarragatarrek, Guevaratar familia boteretsuaren basailuak zirenak, Oñateko hiribildutik gertu zeukaten bere jaurerria. Guevaratarrek mesede egin zieten eta leku estrategiko eta esanguratsuetan kokatu ziren. Zalduondoko kasuan, merkataritza-guneen bidegurutzea zenez, Lazarragatarrek kontrolatu zuten. Familia hau herrian beste hainbat lan garrantzitsuren sustatzailea izan zen, hala nola, herriko parrokia, non oraindik kontserbatzen den kapera pribatu bat eraiki zuten, eta elizaren ondoan Berpizkundeko jauregi ikusgarri  bat. XVI.mendeko eraikuntza zibil honen aurrealdean zizelkaturik, Lazarraga-Leceatarren armarri handi bat daukagu, monumentaltasun handiz albo banatan  bi armagizon dituelarik.  Jauregi eklektiko baten aurrean gaude, izan ere, eragin italiar, gaztelar eta mudejarrak aurkitzen ditugu, eta baita estilo barrokoa aurreratzen duten elementuak ere.

Aintzinako argazkiak

Lazarragatarrek, Guevaratar familia boteretsuaren basailuak zirenak, Oñateko hiribildutik gertu zeukaten bere jaurerria. Guevaratarrek mesede egin zieten eta leku estrategiko eta esanguratsuetan kokatu ziren. Zalduondoko kasuan, merkataritza-guneen bidegurutzea zenez, Lazarragatarrek kontrolatu zuten. Familia hau herrian beste hainbat lan garrantzitsuren sustatzailea izan zen, hala nola, herriko parrokia, non oraindik kontserbatzen den kapera pribatu bat eraiki zuten, eta elizaren ondoan Berpizkundeko jauregi ikusgarri  bat. XVI.mendeko eraikuntza zibil honen aurrealdean zizelkaturik, Lazarraga-Leceatarren armarri handi bat daukagu, monumentaltasun handiz albo banatan  bi armagizon dituelarik.  Jauregi eklektiko baten aurrean gaude, izan ere, eragin italiar, gaztelar eta mudejarrak aurkitzen ditugu, eta baita estilo barrokoa aurreratzen duten elementuak ere.

ELIZA

Zalduondoko herriaren erdialdeko muino batean Done Saturninoren eliza aurkitzen dugu. Done Jakue bidearekin oso lotua dagoen santu frantziar honek, Zalduondok Done Jakue bidearekin daukan lotura adierazten digu.

Erretaula

XVII.mendean zehar eraiki zen erretaula nagusia elizaren bitxi preziatuena da eta santu honen omenez egina dago. Erretaula hau bi estilo ezberdin nahasketa da: alde batetik, Pedro de Ayala artistaren erromanismoa, eta bestetik, armazoiak daukan kutsu klasikoa.

Erretaularen erdialdean tenpluko figura titularra daukagu, gotzaiz jantzitako Done Saturnino. Alboan, bere bizitza kontatzen digun eszena batzuk  ditugu, hala nola, eliztar batzuen bataioa, beraren espetxeratzea, flagelazioa eta, azkenik, bere kalbarioa, zezen bati lotuta harmailadi batetik behera abiadura handiz botatzea izan zelarik. Eszena hauek Kristoren bizitzaren inguruko beste batzuekin batera ditugu. Hauek  Done Saturninoren biografiarekin paralelotasuna dute, hala nola, flagelazioa edo kalbariorako bidea. Bestalde, Ama Birjinaren eszenak ere agertzen dira, Deikundea eta Ikustaldia, esaterako. Gainera, Done Jakue bidearekin lotuta dauden santu eta apostoluen eszenak ere baditugu, hauen artean gorena, Done Jakueko bideekin lotuta dagoelako, Done Jakue erromes gisako irudia.
Erretaula hau beste garai bateko gehigarria bada ere, elizaren egiturak XVI. mendean oso-osorik eraikia izan zela adierazten digu, Arabako berpizkundearen erdi-erdian. Hala ere, elementu gotiko berantiarrak ere ikusi ahal ditugu, mende hartan oraindik ere indarrean zeudenak. Portadaren kasuan, jatorrizko atea partzialki apurtu zuen burdin kantzel baten ezarpenarengatik. Bere goialdea garautegiak ezkutatzen du, justu XVIII.mendeko portikoaren gainean eraiki zena.
Sakristia

Sakrisitiara gerturatzen garenean, terzelete formako bi zatiko gangez osatutako espazio bat aurkituko dugu. Hauek aingeru-buru formako mentsulek sostengatuak daude. Gaur egun, espazio hau tenpluko museo txiki bat bihurtu da. Bildumaren pieza preziatuenen artean kantu-liburu bat aurki dezakegu eta, bereziki, Erdi Aroko egurrezko bi tailla, elizako zorupean lurperatuta aurkitu zirenak. Lehenengoa, Santa Marina bezala identifikatua izan da, Galiziako santu bat, Done Jakue bidean zehar oso ospetsua. Uste da XIX. mendean desagertu zen ermita baten irudi nagusia izan zela. Beste eskultura, bere jantzien arabera, monje bat dela esaten dezakegu, bere identitatea ezezaguna bada ere. Tolosako Done Saturnino izan liteke, tenpluko titularra, edo, beharbada, San Blas, herrian egon zen beste ermita baten izenpeko santua.

Korua

Koruan lautadako Berpizkundeko eskultura ederrenetariko bat aurki dezakegu. Albo banatan, Deikundea errepresentatzen duen erliebe erromanista bat dago, Italiatik etorritako ereduaren  eraginpekoa, alegia, bereziki, gehiegizko muskulaturan eta keinu adierazgarrietan Michelangelo-ren  eskua ikusten delarik.

Maria ageri zaigun eszenan uso forman Espiritu Santuaren jaitsiera ikusten da, gurutzea daraman semearekin batera, beraren sabelean haragiztatuko dena. Koruaren azpialdeak bilduman zizelkatutako klabe bakarra du, erdikoan. Bertan, Ama Birjina sugarren artean daukagu, izarrez koroatua, ilargia hankapean, eta kordoi frantziskotar batek eszenaren inguruan.

Kapera

Iparraldeko aldean, koruaren ondoan, Doña María Fernández de Amezaga y Lazarragak sortutako kapera pribatu handi bat irekitzen da. Beronen familiako armarriak murruetako bat hartzen du. Nabarmendu beharra dago ekialdeko murruan kokatzen den erretaularen bitxikeria, antzinako erretaula baten gainean dago, eta oraindik ere hau ikus daiteke berriaren albo batean.

Kapera honek bere sakristia propioa izan zuen, interesgarriak diren elementu batzuk oraindik mantentzen dituena. Hauen artean, lorez apainduriko kasetoiz osatutako Berpizkundeko horma-pinturak, higadura gorabehera, oraindik ere suma daitezke. Murruaren inguruan inskripzio partzial bat mantentzen da, honela dio: “oración sagrada del santísimo”.

kokalekua

Iglesia de San Saturnino de Tolosa de Zalduondo

Iglesia de San Saturnino de Tolosa de Zalduondo
Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Gerardo López de Guereñu, Archivo del Territorio Histórico de Álava.