Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

bisita gidatuak

Informazioa eta erreserbak:

Oficina Comarcal de Turismo de Salvatierra-Agurain: 945 302 931

sarrera

Done Jakue bide arabarraren ertzean, Gazeo parean, Tourseko San Martin eliza aurkitzen dugu. Bere izenak Donejakueko izaera agerian uzten digu, zeinaren oihartzunak mendeetan zehar elizako murruak begiratu dituzten erromesei erreferentzia egiten dien. Zirkuluerdi-formako absideak bere jatorri erromanikoa aditzera ematen digu, historian zehar jasandako eraldaketak bere hasierako itxura mudatu badute ere. Bere kanpoalde soilak, hala ere, orain arte Euskal Herrian aurkitu diren margo gotiko liluragarriak inguratzen ditu. Estilistikoki gotiko lineal batean margotuak izanda, polikromia hauek absideko ahurretik hasi eta bi alboetako paretetatik zabalduko dira presbiterioko gangaraino, aberastasun eta kalitate handiko programa ikonografikoa erakutsiz.

bideoa

360º irudiak

Margoen aurkikuntza

1967ko irailaren 7an, Juan José Lecuonak, Gazeoko parrokoak, Rafael de Eulate y Alósekin batera, balio artistikoko piezen bila Lautadako hainbat tenplu aztertzea erabaki zuen. Eskailera baten laguntzaz, Garzeoko eliza erromanikoko absidean zegoen erretaula barroko batera igo ziren eta haren atzean ezkutaturik zeuden margo gotikoak ikuskatzeko aukera izan zuten, gaur egun oztoporik gabe ikusi ahal ditugunak. Aurkikuntzaren hurrengo egunean elizbarrutiarekin, Arabako foru diputazioarekin eta Prado museoko zaharberritzailearekin harremanetan jarri ziren, eta berau Garzeora joan zen aurkikuntza zuzenean ikustera. Ondoren, José Gudiolek, Bartzelonako Arte hispanikoen Amatller institutuaren zuzendariak txosten bat idatzi zuen non absideko margoak bistan uzteko, eta, horrela, zaharberritze prozesuari hasiera emateko, erretaula kentzea gomendatzen zuen.
Antzinako argazkiak Artxibategitik berreskuratuko XX. mende hasierako argazki zaharrek Gazeoko eliza ezberdin bat erakusten digute, beste garaietako eranskinekin mendeetan zehar elizak bizi izan dituen bilakaeraren berri ematen digutenak. Orain dela hamarkada batzuk jasandako zaharberritze bortitzek tenpluko egitura guztiz aldatu egin zuten, izan ere, aldaketa hauetan, gaur egunera ozta-ozta ailegatu zitzaizkigun elementu erromaniko batzuk berregin ziren, hala nola, portada edo absideko hegoaldeko leihoa.  
1- Erretaularen atzealdeko  margoen aurkikuntzaren momentuko argazkia. Arabako lurralde historikoko artxibategia. 2- Erretaula barrokoa erakusten duen elizaren barnealdeko argazkia. Arabako lurralde historikoko artxibategia. 3- Zaharberritzea baino lehenagoko kanpoaldeko ikuspegia. Absidea. Gerardo López de Guereñuren argazkia. 4- Zaharberritzea baino lehenagoko kanpoaldeko ikuspegia. Mendebaldeko aldea. Gerardo López de Guereñuren argazkia-

margoen edukia

Gazeoko margoak, Erdi Aroko mundu kristauaren baitan, XIV. mendean heriotza ulertzeko zeukaten planteamendu oso bat aurkitzen dugu. Absideko ahurrean tamaina handian Graziako Tronua daukagu, hirutasunaren figurek osatzen dutena: Jainko Aita, bere seme gurutziltzatua eta uso forma daukan Espiritu santua. Inguruan, hauei begira, koru bat osatzen duten aingeruak, birginak eta santuak  ditugu, belaunikoz benerazioan aurkeztuz. Ikuspen beatifikoa, Jaiko Aitaren aurpegiaren kontenplazioa, mundu kristauaren heriotzaren ondoko azken bidaia honen  amaiera zen, galdutako paradisuaren berreskurapena.
Absideko beheko zerrenda hainbat eszenatan banatzen da. Ezkerraldean, Kristo gurutziltzatua, Kalbarioa, eta bi alboetan Maria eta San Juan Ebangelariaren figurak. Bestetik,  lantza baten bidez Kristo zauritu egiten duen Longinos ere ikusten dugu, Estefatonek honen ezpainak ozpinez bustitako belaki batekin Kristoren ahoa bustitzen duen bitartean. Eszena guztiak, Gurutzeko Kristori esker lortuko den gizateriaren erredentzioari egiten dio erreferentzia, izan ere, bere heriotzak gizakiei betiereko bizitza eta goian irudikatua  ikusten dugun paradisuaren sarrera ahalbidetuko ditu.
Eskuinaldean, absideko ahurrean ikusten dugun Ikuspen Beatifikorantz arimek egin behar duten bidaia aurkitzen dugu. Lehenik, San Miguel goiaingeruak egiten duen arimen pisaketa gurutzatu behar dute, hau deabru batekin borrokatzen ari den bitartean. Aingeru batek jasoak, epaiketa hau gainditu duten arimak koroatuak eta kasu honetan Kristoren figura osatzen duen Abrahamen magalaren barnera gidatuak izango dira. San Migelen ondoan, Santa Marinak ongia eta gaizkiaren arteko borroka honetan laguntzen du, izan ere, giltzapeturik dagoen deabru baten gainean garaile ageri da.  
1- Bizirik zegoeneko Kristoren mirariak eta otoizlariak azpialdeko zerrendan. 2- Jerusalemerako Kristoren sarrera, Azken afaria, Hanken garbiketa eta Gurutziltzaketa. 3- Eraistea, Ehorzketa, Hiru Marien iritsiera eta Magdalenarekin topaketa. 4- Infernuetarako jaitsiera, Igokundea eta Mendekostea. Otoizlariak barrualdean.
Santa Marinaren irudia, zehazki, izango da azpimunduarekin edo infernuarekin lotura egiten diguna. Infernu hau aldi berean, absidean ikusten dugun paradisuarekin kontrajartzen zaigu. Hau guztia presbiterioko eskuinaldeko horman irudikaturik ikusten dugu, bertan Leviatan-en aho zabalak kondenatuak jasotzen ditu, goialdean burbuilak ateratzen dituen Pedro Boteroren pertzak deabru batzuek botatako bekatarien arimak irakiten dituen bitartean. Presbiterioko gangak margoak ere baditu, tamaina txikiagokoak. Bertan Kristoren bizitzaren pasarteak ikusten ditugu. Hauen artean, bere haurtzaroaren inguruko ziklo bat ikusten dugu, bere heldutasuneko predikazio eta mirarien eszenak, eta azkenik, pasioa eta ondorengo berpizkundea. Hauen artean bereziki azpimarratzekoa da Azken Afariaren eszena, xehetasunez beterikoa. Elizako gainontzeko nabea gaur egunera biluzirik ailegatu zaigu, zaharberritzeari esker jatorrian margotuak egon zirela jakin dugun arren. Bere ordez, antzinako erretaula barrokoko eskulturak ikusten ditugu, hirurogeiko hamarkadara arte margo gotikoak ezkutatzen zituen erretaula, garai hartan kendua eta zatitua izan zena.

Infernuetarako Kondenatuen sarrera.

Lau dizipuluak, Deikundea, Ikustaldia eta Natibitatea

1- Longinos lantza zaztatuz. 2- Pedro Boteroren pertza. 3- San Migelen pisaketaren zehaztasuna. 4- Ama Birginaren aurpegia.

Kokalekua

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar