Ate digital bat ondareari irekia

Jaiokundeko Ama Birjinaren eliza- Añua

Sarrera

Errepide nagusietatik apur bat urrunduta, Añua herri txikiak jauregi armarridunak gordetzen ditu eta eliza dotore batek bere iragana aberatsari buruz hitz egiten digu. XIV. mendetik aurrera, Gaztelako Alfonso X.ak ezarri zuen pribilegio bati ezker, Burgeluko zatia da. Gaur egun Dona Jakue bide ofizialean ez badago ere, bide hauek aldakorrak izaten ziren eta tradizionalki eliza hau leku garrantzitsua izan zen erromesentzat. 1294an herriak 900 marabedik eman zituen arabiarren aurkako gudak finantzatzeko. Diru kopuru honek egoera oparo bati buruz hitz egiten digu. Mende berean hasi ziren gaur egungo elizaren zortzi aldeko abside paregabea eraikitzen, Arabako Lautadako Erdi Aroko bitxikeria dena.

BIDEOA

360º IRUDIAK

Erdi aroko margoak

Laurogeita hamargarren hamarkadan egindako berritze lanetan gangak eta absidearen horma batzuk estaltzen dituzten erdi aroko margoak aurkitu zituzten. Gangen dobeletan, gorri koloreko harri zatiketaz aparte, izarrez eta lorez barrutik dekoratutako borobil batzuk aurkitu zituzten. Hormek harri zatiketa zabalago bat dute, ziurrenik zaharragoa, beltzez eta gorriz. Irudi geometriko eta landarezko friso batek hormak korritzen ditu inposta baten itxura ematen eta bere behean, beterik ez dagoen gazteluaren setio baten eszena aurkitzen dugu, soldaduen irudiekin gaztelua defendatzen, Alaitzan ikusten den bezala. Leihoetan intereseko polikromia dago, hori, gorri eta beltz koloreekin, eskultura estaltzen du zutabeei marmolaren itxura emanez.

Berritze lan handia

Laurogeita hamargarren hamarkadan egindako berritze lanetan eraikinak zeharo aldatu zuen bere itxura. Alde batetik, atxikitua zeuden eraikinak desagertu ziren eta, era horretan, izkutaturik zeuden eskulturak irten ziren argira. Margo mural liluragarriak ere agertu ziren, hiribildua bezala, hormatik atera zutena eta gaur egun nabean ikusten dena. Beste aldetik, barruko aldea guztiz berritu zen, margo originalak argira ekartzen. Erretaula barrokoa kendu zen absidetik eta alboko kapera batean utzi zuten. Erdi aroko leihoak ere, estalita zeudenak salbatu ziren. Argazki zaharretan ikusten dira aldaketa guzti hauek. Bertan eskolako eraikina agertzen da elizpeari atxikitua.

 

Jaiokundeko Ama Birjinaren eliza

Absidea

Añuako elizaren absidea Arabako Lautadako Erdi Aroko artearen adibide aberasgarri bat da. XIII. mende hasierako lana da, interes bereziko momentu batean eraikia, inguruko lan-maisuak Frantziatik zein penintsulako beste lekuetatik zetorren estilo gotikoa lantzen hasten baitziren. Era horretan, hanka batekin tradizio erromanikoan eta bestea eraikuntza korronte berrietan, eraikuntza handinahi harrigarri bat altxatu zuten herriaren eta lekuaren ezaugarriekin konparatuta. Absidearen bost paretetan arku itsu multzo batek, zutabe txikiz dekoratuak, eraikuntzaren bertikaltasuna azpimarratzen du. Gainera, horma batzuk lore itxurako okulu ederraz dekoratuta daude, tenpluari pertsonalitate berezia ematen diona.

Harburuak

Goiko erlaitzean lurraldeko harburuen multzorik interesgarriena dugu. Hegoaldetik iparraldera abside osoa korrituz , buruak, pertsonen eta animalien aurpegiak, munstroak, landareak… aurkitzen ditugu, baina arreta gehien bereganatzen duten harburuek kapela puntako juglare baten aurpegia da, harrobi bat bere lanabesarekin eta exhibizionista pare baten irudiak dira.

Absidearen leihoen kapiteletan oso apainketa interesgarria dugu. Lautadako beste lekuetan aurkitzen dugun apainketa bera da, adibidez, arrano bat untxi batekin hanketan edo sei lore-hostoko irudia borobil batean sartuta. Beste kapitel batean hiru emakume, pote batekin eskuan dutelarik, Hiru Marien irudikapena izan zitekeena. Haien aurrean, ohiko emakumezko baten irudia burukoarekin. Kasu honetan gizonezkoaren irudia (normalki emakumearen ondoan agertzen dena) askoz txikiagoa da eta sirenen artean kokatzen da txori baten itxurarekin.
Araban hain ohikoak ez diren bere eskultura batzuk badira ere, absidearen leihoan adibidez, bi aingeruen irudikapena, maindire itxurako gauza baten gainean hildako baten arima zeruan zehar garraiatzen dutela. Eszena honek ilea askatuta daraman emakumezko aurpegi batekin, arkibolta erdian dagoena, zerikusirik eduki dezake.

Tenplua barrualdean

Eraikinean sartzeko ate gotiko bat zeharkatu behar da, arte tailer ezberdin batek egindakoa. Tenplu barruan XVI. mendean egindako handiagotze lanak nabariak dira. Erdi aroko abside eta presbiterioa mantenduz, nabearen gorputz nagusia handitu zen, bi zatitan tertzelete gangaz estalita. Dobelak grisaila margo errenazentistaz dekoraturik daude, santuen, apostoluen, ebanjelisten eta Testamentu zaharreko pertsonaien irudiekin.

Otazu-Gebaratarren kapera

Otazu-Gebara familiakoek, elizaren iparraldeko horman haien hilobi kapera eraiki zutenak izan omen ziren handitze lan honen bultzatzaileak. Kaperaren sarrera arkuak elementu gotikoak ditu, baina gangak estaltzen dituzten margoak errenazentistak dira. Azkenengo berritze lanak egin baino lehen, kapera honetan San Sebastian triptikoa zegoen, XVI. mendeko altxor bat dena, Araban pareko oso gutxi daudelarik. Erdian santu baten eskultura dugu eta ateetan bere historiaren momenturik garrantzitsuenak kontatzen dira lau margo ezberdinetan.

Sakristia

Mende bat beranduago, XVII. mendean, gaur egun absidearen iparraldea estaltzen duen sakristia gehitu zen. Bataiotegi bihurtuta, oraindik kontserbatzen du Pedro de la Cuestak egindako ganga liluragarria, Otazu-Guevaratarren kapera gotiko berantiarrarekin primeran konektatzen duena.

Erretaula

Erretaula nagusia, gaur egun aipatutako kaperan dagoena, orain dela hamarkada gutxi arte absidean zegoen. XVII. mendeko lan sinple bat da, hiru gorputz eta hiru kale ditu eta XVIII. mendeko bukaeran urreztatu zen. Lehenengo gorputzean, tabernakuluaren alboetan Juan deunak daude; bigarren gorputzean, tenpluaren titularra den Birjinaren eskultura dago, Joaquin eta Jose deunekin; azkenik, goiko gorputzean Domingo eta Francisco deunen irudiak daude, erdialdea Kalbario eszenarako utziz.

KOKAPENA

Argazki-kredituak:

Egungo argazkiak: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

Antzinako argazkiak: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!