Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

Arraraingo San Juan ermita (Burgelu)

Sarrera

Burgeluko herriaren kanpoaldean, soroen artean, San Juan ermita aurkitzen dugu. Eraikuntza hau Arrarain izeneko aspaldiko herrixkaren azken testigantza da. Herri hau XIV. mendean loratu eta orduantxe abandonatu egin zen. Eremu hau herritarrek “Camino de los Romanos” deitutakoaren ondoan kokatuta dago, Araba gurutzatzen zuen Burdeos-Astorga erromatarren galtzadaren gertutasuna adierazten digunak. Mendeetan zehar ermita funtzioa betez, Burgeluko herritarrek, eliza mantentzeaz arduratu zirenak, eliztxoren ipar murruan hilerria kokatzea erabaki zuten, hau dela-eta, gaur egun, herriko hilerriaren kapera gisa funtzionatzen du.

Bideoa

360º irudiak

Arraraineko eremua

Arabako lautadan jenderik bizi ez den eremu edo mortuorio (Erdi Aroan deitzen ziren bezala) asko aurkitzen ditugu. Guzti hauetatik izena, eta ausaz, ermita bihurtutako jatorrizko parrokia gorde dira. Leku hauen despopulatzearen kausak anitzak izan daitezke: herritar guztiak akabatzen dituzten gaixotasunak, herritarrak beste eremu erosoago batzuetara mugiarazten dituen kokapen deseroso bat, merkatariak erakartzen zituen bideen abandonatzeak edo, Arraraineko kasuan, gertuko herri berri baten sorkuntza. Burguluko herri berriaren abantaila fiskal eta legalak herrixkaren abandonatzea ekarriko zuen, eta ondorioz, bertakoak ondoko herrira lekualdatzea. Gaztelako errege Alfontso XI.ak 1337. urtean Burguluko herria sortu zuenean, inguruko herrientzat hainbesteko presioa suposatu zuen, ezen hauetako askoko biztanleak, bizitza hobe baten bila, bizitokiz aldatu ziren.

Antzinako Argazkiak

XX. mendearen hasieran San Juan de Arrarain ermitari egindako argazkiak ikusten baditugu, denborak eragindako suntsidura eta arrakala batzuen konponketak izan ezik, elizaren kanpoaldeak aldaketa handirik jasan ez duela ikus dezakegu. Hala ere, barrualdean, haien itxurarengatik XIX. mendean datatu ahal ziren margoak desagertu egin direla kontura gaitezke. Batetik, margo hauetan abside aldeko labe gangan kupula erdi bat imitatzen saiatu zirela ikusten dugu. Bestetik, paretetan marmolaren testura ematen duten trazuak antzeman ahal ditugu. Eta azkenik, dekorazioa osatzeko, aldarearen aurrealdean gortina bildu bat dugu. Bitxia da oso nola Erromaniko garaiko leihoa Erdi Aroko Ama birjinaren irudia gordetzen duen errataula neoklasiko moduko bat bihurtua izan den. Horretarako, abside aldeko leihoetako kapitelak, pilastra neoklasikoak imitatzen saiatzen ziren igeltsuzko egitura batzuekin estali egin ziren.

Ermita

Kanpoaldea

Jatorrizko XII. mendeko eliza erromanikotik absidea besterik ez da gordetzen. Bestalde, elizaren gorputza, egurrezko habeteria batek ordezkatu du. Burualdean erdi puntuko leiho absidial soil bat dago, soka-dekorazioko bi kolomak eutsirik.

Kapiteletan, zertxobait hondatuak, interpretazio zaila daukaten eszena konplexuak garatzen dira. Ezkerraldeko kapitelean, bi pertsonaia elkarren aurka borrokatzen ari dira. Bitartean, hauen ondoan, denboraren poderioz gaizki kontserbatuta ailegatu zaigun hirugarren pertsonaia bat antzematen da. Espazio berean borrokari begira dagoen lau hankako animalia bat ikus dezakegu, beharbada aurreko pertsonaietako baten zelaberea. Batzuetan eszena hau Jacobek aingeruen aurka borrokatzen dueneko pasarte biblikoarekin identifikatu egin da. Hala ere, kontserbazio egoera txarrak ezin du erakutsi borrokalari hauetakoren batek hegalik duenik.
Eskuinaldeko kapitelean, hondo izurtu batean, idulki baten gainean dagoen gurutze bat daukagu. Gurutze honen besoak zitori hori lore batean bukatzen dira. Guruztoki bati erreferentzia egin ahal dio; izan ere, guruztokiak bide bat, herri baten sarrera edo bidegurutze bat zehazten duten elementuak dira. Bestetik, albo batean geldirik, hegoak bilduta dituzten bi txori ikusten ditugu. Beste aldean, hiru pertsonaia ditugu, gerriari lotuta jantzi luze batzuk daramatzatelarik.
Hagaburuak

Zirkuluerdi-formako absidearen erlaitzean aniztasun handiko hagaburu zenbait mantentzen dira. Hegoaldetik hasita iparralderantz doan marra bat jarraituz, elementu zilindriko bat antzeman dezakegu, baita ahutzak erakusten ari den balizko txakur edo otso bat, eta aurreko hankak erakutsiz, arku-biola jotzen duen musikari bizardun bat ere. Honen ondoan, beste hagaburu batean, zarrabete jotzaile bat dago. Bi instrumentu hauek oso ohikoak ziren Erdi Aroan.

Absideko leihoaren gaineko hagaburuek ez dute dekoraziorik erakusten. Iparraldeko aldekoetan, aldiz, erliebe ezberdinak ikusi ahal ditugu: bat gurutze formakoa, beste batek dekorazio xakeztatuduna, eta azkenak azalera ildaskatu bat erakusten digu. Hagaburu lerroaren bukaeran Erdi Aroko gerlari bat antzeman dezakegu. Honek ezpata goian eta malko formako ezkutu luze bat daramatza, elizaren eraikuntzaren garaian hedatu zen defentsarako elementua.
Barrualdea

Barrualdeko garaipen arkuko kapiteletan eszena eta motibo misteriotsu gehiago ikusi ahal ditugu. Eskuin aldekoan, tolestutako gonarekin, bere hegalpean bi pertsonaia babesten dituen aingeru bat daukagu. Aingeru honek bi pertsonaia izango ditu alboz-albo, indarrez, beraren hegoak zabaltzen saiatzen ari direnak. Goiko aldeko erlaitzak dekorazio geometriko bat erakusten digu, ikoroski forma batean oinarrituta. Forma hau bi lerrotan errepikatzen da aurre aldeko erlaitzean. Eskuin aldeko kapitelean berriz, ebakidura baten bidez egindako triangelu forma bolumetriko batzuk ikusten ditugu. Hauek maskor gisa identifikatu egin dira, Done Jakue bideari balizko erreferentzia. Hala ere, landare dekorazio soil bat ere izan liteke.

Absideko leihoa

Berriki gertatutako esku hartze ezberdinek, igeltsuzko pilastra baten atzean iztukaturik egon ziren absideko leihoko kapitelak argira atera dituzte. Eskuin aldean, berriz ere errepikatzen den gaia, bi buru babesten ari den aingeru babesle bat ikusiko dugu. Ezker aldean, berriz, bere eskuetan liburu bat daraman irakurle bat ikus daiteke. Bitartean, suge bat beraren hanken artean irristatzen ari da, eta burua altxatzen du. Irakurle honen ondoan otoizlari bat ikusten dugu, eskuak zerurantz, arropek eliz gizon gisa identifikatzen dutelarik.

Bitxikeri bat

Bitxikeria gisa, harrizko sarkofago zimendu gisa berrerabilien arrastoen gainean dago absidea. Burualdea inguratzen duen beheko aldean ikusi ahal den bezala. Baliteke, elizaren eraikuntza baino lehenagoko garai batekoak, abandonatuko hilerri baten zatiak, izatea.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba.

De las fotografías antiguas: Archivo del Territorio Histórico de Álava.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar