Una puerta digital abierta al patrimonio

Subillana-Gasteizko San Esteban eliza

Sarrera

Subillana-Gasteizi buruz ditugun lehenengo albiste historikoak XI. mendearen hasierakoak dira, eta bertan “Subillana” izenarekin agertzen zaigu. Bertatik oso gertu, beste Subillana izeneko herri bat dagoenez, honi Gasteiz deitu zioten bata bestearengandik bereizteko. Leku honetan hainbat gatazka egon dira historian zehar, eta horren ondorioz, lehenengo guda karlisten garaikoak adibidez, herriaren ondarea oso kaltetuta gelditu zen. Lurralde hori ere, Gasteizko Batailaren gune bat izan zen. Bertan Napoleonen gudariek aliatuen kontra borrokatu zuten Frantziarako bidean zeudenean, Independentzia guda galdu ostean. Horregatik herriaren inguruneetan 1813ko ekainaren 21ko borrokaren arrazto arkeologikoak aurki daitezke gaur egun.

Bideoa

360º Irudiak

Andatarren Jauregia

Subillana-Gasteizko eraikinik interesgarrienetariko bat, dudarik gabe, Andatarren Jauregia da. Simon de Anda eta Salazar, 1709an herri honetan jaioa, izan zen eraikitzailea, militarra eta legezko gizon garrantzitsu bat. Simón de Anda Filipinetako gobernadore bihurtu zen eta kolonia horren defentsa zuzendu zuen tropa britainarren kontra, hauek Manila hartu izan zutenean 1762an. Bere jauregian armarri izugarri bat ikus dezakegu. Bertan elefante baten irudiak gure arreta bereganatzen du. Animala hori agertu zen Simón de Anda familiaren armarrian 1773an lehenengo aldiz, pakidermoa Filipinetatik Madrilgo Carlos III. gortera bidali zutenean.
Simón de Anda ez zen bere herrian lurperatuta izan, baizik eta Manilako Katedralean. Bere jauregian, ordez, Cadogan general britaniarra, Gasteizko gatazkan hil zena, lurperatuta dago. Bere herrikideek aurkitu zuten eraikinik dotoreena aukeratu zuten bere gorpua uzteko.

Antzinako argazkiak

San Esteban elizaren gaurko itxura, kontserbatzen diren XX. mendeko argazkiekin konparatuta, berriztapenen ondorioz aldaketa nabarmenak egon direla baieztatu dezakegu. Kanpandorrean aldaketa txiki batzuk egon dira kanpai lekuaren sarreran. Eraikinaren beste lekuetan XVIII. mendeko aldaketak mantentzen dira eta apaizaren etxea. Hala ere, barruan margo geruza berri bat nabaria da, ziurenik XIX. edo XX. mendeko hasierako margoak estaltzen dituena.
Giltzarrietan, txuri-beltzez ditugun azkargakien arren, koloreetako irudiak egon zirela pentsatzen dugu, margo txuriaren geruza berriarekin gangak estali baino lehen.

 

San Esteban eliza

Eliza honen eraikuntzaren historia XVI. mendean hasi zen, hormak altxatu eta gaur egungo atea ireki zenean. Oso egitura sinplekoa da eta Santiago gurutze irregular bat dauka eskubiko alboan landua. Denboraldi berekoa dugu kanpandorre aske bat kanpoko plazatxoan eta iparraldeko horman arrasto arkitektoniko bat: azken gotikoko arku bat, hilobi baseliza (gaur suntsituta dagoena) zahar baten sarrera izan zitekeena.

Eliza barruan

Eliza barruan gurutze gangak eta terzeleteak ditugu. Hauek azken gotikoko dekorazioa duen mentsula batzuen gainean mantentzen dira, hosto, adar eta beste landare mota ezberdinen irudiz apainduta. Koru aldean, mentsuletan gizonezko aurpegi bi ditugu, ziurenik apaiza batena eta jauntxo batena, biek besoak altxatuta nerbioen pisua mantentzen dutela irudikatuz.

Gangen giltzarrieen gaia XVI. mendeko arruntena da. Presbiterioan, erdiko giltzarrian Kristo bat bedeinkatzen aurkitu dezakegu, beste giltzarrietan Tetramorfoak eta lau ebanjelistak haien animalien irudiarekin. Ganga biak banatzen dituen arkuan zortzi adarretako izar bat dago, eta nabearen zatian giltzarri bakar batek San Esteban irudiarekin, elizaren izena egiaztatzen du.

Erretaula

Santu bera erretablo nagusian aurkitu dezakegu, beste santuekin batera: San Pedro eta San Pablo, adibidez. Goiko aldean Orbanbako Andra Maria erdian, San Miguel demonio bat hiltzen eta arimak pisatzen, alde batean eta San Roque, gaixotasunen eta pesteen kontrako babeslea, beste aldean. Goiko azkenengo zatian Kristo gurutzean dago, baina alde hau erretabloa baina aurrekoa izan daitekelakoan gaude. Beheko partean bi erliebe ditugu: ortuaren otoitza eta Kristoren astinaldia.

Subillana Gasteizko parrokiak historian zehar errekurtso ekonomiko gutxi izan duenez, XVII. mendeko erretablo hau erosi zioten 1706an Trespuentes herrikoei. Aurretik zegoen erretabloa zatitu zuten eta zati batzuk aprobetxatu zituzten. XVIII. mendean zeuden ohituretara egokitzeko, egitura horren bi aldeetan atlante bi jarri zituzten itxura rokoko bat emateko intentzioarekin.

Alboetako erretaulak

Mende berekoak dira alboetan ditugun erretablo bi. Ezkerrekoan Errosario Amabirginari dedikatua, goiko partean San Antón batekin. Eskubikoan San Jose umearekin erdiko hutsunean dago. Bere neurriagatik pentsatzen dugu ez zela leku horretan egoteko eraikia izan, aldez aurretik San Migueli dedikatutako erretablo bat baitzen. Goiko partean Santa Barbara dugu, dorre batekin dekoratua ohitura denez. Goiko zatia koroatzeko Aita Santu bat bedeinkatzen ari da.

Korua

Elizaren oinetan koru bat, 1774an eraikia, baina oso margotuta izan dena azken denboraldi honetan aurkitu dezakegu. Aurreko partean aingerutxo batek oskol bat heltzen du. Barroko estiloko altzari interesgarri bat dugu, egurrez eginiko aulki luze bat antzinako polikromiekin. Korupean bateoarri bat dago, dekoraziorik gabekoa.

Sakristia

Hala ere, Subillana-Gasteizko elizaren gauzarik interesgarriena sakristia barruan dago. Zetaz birjosita dauden luxuxko janzkera liturgikoak gordetzen dira armairuaren barruan, Simón de Anda herriko ilustre bat izanagatik, Filipinetatik ekarriak izan ziren XVIII. mendearen azkenengo urteetan. Bai materialengatik, bai irudiengatik oso janzkera ezohikoak eta exotikoak dira gure lurraldean. Janzkera horietatik atal bat (eurirako soingainekoa) izan zen 1992ko Sevillako Expoan erakutsita.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Archivo del Territorio Histórico de Álava.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar