Seleccionar página

Ate digital bat ondareari irekia

San Erroman eliza – Ezkerekotxa

Sarrera

Ezkerekotxa, Done Jakue bideak zeharkatua, Arabako lautadaren bihotzean kokatuta dagoen herri bat da. Herri honek historian zehar ezagutu dituen aldaketen laburpena, San Erroman elizan ikusiko dugu. Elizan aurkitzen ditugun arrastorik zaharrenak XII. mendekoan badira ere, Ezkerekotxari buruz dugun lehen berria 1040. urtekoa da. XIII. mendearen bukaera aldera loraldi bat bizi izan zuen, elizaren absidearen handitzean islatuko zena. Errenazimendu garaian eliza honek hain berezkoa duen harrizko erretaula bat gehitu zen. Hurrengo mendeetan sakristia, eliz ataria eta landetxea gehitu ziren, gaur egun parrokiaren espazio multzo osatzen dutenak.

Bideoa

360º Irudiak

Erdi Aroko Kredentzia

XV et XVI. mendeetan zehar indarrez ezartzen hasten diren sakristiak existitu baino lehen, liturgiarako erabiltzen ziren elementu guztiak armairuetan gordetzen ziren. Armairu hauek, kredentziak deituak, normalean presbiterioaren aldean kokaturik zeuden, meza-emailearen eskura. Askotan kredentzia hauek pareta batean hutsune sinple bat ziren. Hala ere gaur egun, tamaina txikiko zulo hauek kontserbatu egiten dira, askotan apaindurik. Azken hauetan, erdiko koloma batez lotzen ziren bi arku egiten ziren. Arkuek sortzen zuten bi hutsuneetan ogia, ardoa, olioak edo bestelako liturgia liburuak gordetzen ziren. Arku hauek, aldi berean, dekorazio eskultoriko edota piktorikoa izaten zuten, Ezkerekotxan biak daudelarik. San Erromaneko elizan ikusten dugun kredentziak berezko bi arku hauek ditu, eta hauen gainean hosto batzuen bitartez zorroztutako gainarku bat dago. Gainarku honek emakume belodun baten aurpegia markozkatzen du; bertan jatorrizko polikromia antzematen da.
Antzinako argazkiak San Erroman elizaren kasuan, XX. mendean maiz eliza nagusietan egiten ziren konponketa eta aldaketek ez dute, begiratu batean, eragin handirik izan. Kanpoaldean historian zehar atxikitutako gehigarri guztiak mantentzen dira. Izan ere, aurreko mendeko bigarren erdialdean egindako argazkiek esaten diguten bezala, eraikuntzaren kontserbazio egoerak ez du kalte gehiegirik jasan. Hala ere, barrualdeko argazkietan, absidearen aldean, barroko garaiko polikromiak ikusi ahal dira. Nabarmengarriena, “pabiloi” izendatutako egundoko gortinak, XVIII. mendean erretaulak inguratu ohi zituztenak. Gaur egun elizak birpintatutako hainbeste pintura-geruza ditu, bere barnealdeko eskulturaren kalitatea zailtasunez balioets daitekeela. Alabaina, honek desestali gabeko aurreko garaietako margo-arrastoak antzematea ahalbidetu du.  

Eliza

Portada Ezkerekotxa herriaren erdialdean eta Done Jakue bide arabarraren ondoan dagoen San Erroman eliza bertatik igarotako jende eta estilo artistikoen lekuko mutu izan da, elizako murruetako arrastoetan ikusi ahal dugun bezala. Inguruan parekorik ez daukan portada misteriotsu bati esker, elizaren lehenengo fasea Arabako erromanikoaren hasieran koka dezakegu. Xake-itxurako dekoraziodun arkiboltaren eta dekoraziorik gabeko beste arkibolta leun batzuen azpian, denboraren poderioz gaizki kontserbatzen diren kapitel batzuk antzematen ditugu. Hauek oso motibo interesgarriak erakusten dituzte, hala nola, hosto batzuk perla zerrenda batekin, aingeru bat edo eskuak goratuta dituen otoizlari bat, motibo geometrikoz dekoratutako tunika daramala ematen duena.
Absidea Ate honen atalasea gurutzatu baino lehenago elizaren absidera zuzendu behar da. Geroagoko garai batean eraikia, bertan XIII. mendeko leihate batek harrituko gaitu, erromaniko eta gotikoaren arteko trantsizioko obra bat, maisuki landutako landare, fruitu eta zuhaitzetan oinarritutako landaredi-dekorazio oparoarekin. Arkiboltetan, natura-elementuon artean, belodun emakume bat eta eskuartean liburu bat daukan gizon bat ikusiko ditugu. Honen antza handia daukan figura bat kapiteletan ikusi ahalko dugu. Halaber, bertan animalia fantastiko bat, untxi bat ehizatzen ari den arrano bat, aurpegi leun bat eta munstro itxurako beste aurpegi bat ere ikusten ditugu, azkenengo hau, kolometako fuste bat irensten ari delarik.
Absideko leihatea bakarra ematen badu ere, eraikuntzara sartu orduko, hegoaldean, leihate bat ikusten dugu, sakristiaren eranskinak estalia utzi zuena. Elizak jasandako ondoz ondoko birmargotzeak, landaredi-dekorazioa gailentzen bide den eskulturen dekorazio-xehetasunak bereizgaitzak egiten ditu. Berdintsu gertatzen da gurutze ganga eusten duten pilareekin. Hauen dekorazioa ia ez da bereizten historian zehar egindako polikromia historiko ezberdinen azpian. Hala ere, bi harpia eta zentauro baten borroka antzeman ahal dugu.
Erretaula San Erroman elizak gordetzen duen altxorretako bat, dudarik gabe, harrizko erretaula ikusgarria da, errenazimendu klasizistaren postulatuak jarraituz eraikia. Erretaulan nagusi den irudia San Erroman da, egituraren erdian tronu batean eserita ikusten duguna. Alde banatan bere hagiografiaren inguruko bi eszena ikusten ditugu: bere atxiloketa, Aro modernoaren hasierako jantzi bitxiz jantzitako soldaduek egiten dutena, eta bere martirioa, tenaza batzuekin bere mingaina mozten diotenekoa. Konposizioaren erdian ume baten buru mozketa ikusten dugu, zeina, kondairaren arabera, torturaren momentuan, San Erromanen alde agertu baitzen.
Beheko aldean, jarrera askotarikoan dauden aingeru batzuen artean, contrapposto nabari batekin, jatorrizko polikromia galdu duten bi santu daude: zuhaitz bati lotuta eta geziz gurutzatua dagoen San Sebastian bat daukagu, eta erromesez jantzita dagoen San Roke bat, epidemia eta izurriteen babeslea, eta Done Jakue bideetan zehar oso gurtua den santua.

Sagrarioa hainbat pisuko tenplete biribil gisa kontzebituta dago, garai hartan Italian egiten zen arkitekturaren ezagutzaren erakusgarri. Honen inguruan hainbat irudi ditugu, Adan eta Eva, San Pedro eta San Pablo edo Kristo Berpiztu bat.

Errematean, Gurutziltzatu bat daukan Kalbario batek, Ama Birginak eta San Juanek, erretaula ikaragarri hau koroatzen dute. Beronen autorea eta komitentea gaur egun ez dira ezagutzen.

Bitxikeria gisa, gaur egungo bataiotegian, zeina ziurrenik elizaren gorputzari erantsitako kapera pribatu gisa sortu zen, gotiko garaiko sagrario polikromatu bat daukagu. Gaur egun, bere jatorrizko funtzioa edo kokapena jakitea zaila da.

Kokapena

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Alava Medieval / Erdi Aroko Araba

De las fotografías antiguas: Archivo del Territorio Histórico de Álava.

Suscríbete a nuestra lista de correo

Para recibir correos electrónicos con las novedades de Álava Medieval, rellena el formulario hacienco click aquí.

¡Te has suscrito correctamente!

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta su uso. Más información

Cookie es un fichero que se descarga en su ordenador al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de un usuario o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer al usuario.. El navegador del usuario memoriza cookies en el disco duro solamente durante la sesión actual ocupando un espacio de memoria mínimo y no perjudicando al ordenador. Las cookies no contienen ninguna clase de información personal específica, y la mayoría de las mismas se borran del disco duro al finalizar la sesión de navegador (las denominadas cookies de sesión). La mayoría de los navegadores aceptan como estándar a las cookies y, con independencia de las mismas, permiten o impiden en los ajustes de seguridad las cookies temporales o memorizadas. Sin su expreso consentimiento –mediante la activación de las cookies en su navegador– alavamedieval.com no enlazará en las cookies los datos memorizados con sus datos personales proporcionados en el momento del registro o la compra. ¿Qué tipos de cookies utiliza esta página web? - Cookies técnicas: Son aquéllas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales. - Cookies de personalización: Son aquéllas que permiten al usuario acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el terminal del usuario como por ejemplo serian el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc. - Cookies de análisis: Son aquéllas que bien tratadas por nosotros o por terceros, nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos. Cookies de terceros: La Web de alavamedieval.com puede utilizar servicios de terceros que, por cuenta de XXXXX, recopilaran información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario y para la prestacion de otros servicios relacionados con la actividad del Website y otros servicios de Internet. En particular, este sitio Web utiliza Google Analytics, un servicio analítico de web prestado por Google, Inc. con domicilio en los Estados Unidos con sede central en 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Para la prestación de estos servicios, estos utilizan cookies que recopilan la información, incluida la dirección IP del usuario, que será transmitida, tratada y almacenada por Google en los términos fijados en la Web Google.com. Incluyendo la posible transmisión de dicha información a terceros por razones de exigencia legal o cuando dichos terceros procesen la información por cuenta de Google.

Cerrar